Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema» fundazioaren estatutuetako 2. eta 21. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 6koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema» fundazioaren estatutuetako 2. eta 21. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2514
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/06
  • Argitaratze-data: 2011/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema» fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da

Lehenengoa. 2011ko martxoaren 28an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan sarrera eman zaio Jonathan Felgueroso Conde jaunak, «Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema» fundazioaren izenean eta ordez, aurkeztutako idazkiari.

Eskaerarekin batera, fundazioaren eskritura publikoaren bi kopia eskuetsi aurkeztu dira, hain zuzen, 2011ko martxoaren 11n fundazioaren patronatuko idazkari José Antonio Aguirre Franco jaunak Donostiako notario Miguel Gutiérrez y García de los Ríos jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 204) egiletsi zuen eskritura publikoaren bi kopia.

2011ko otsailaren 21ean egindako bileraren egiaztagiria erantsi zaio eskritura publikoari, José Antonio Aguirre Franco Patronatuko idazkariak, M.ª Carmen Garmendia Lasa lehendakariaren oniritziaz, egindakoa, Donostian, 2011ko otsailaren 23an. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren estatutuetako 2. eta 21. artikuluak aldatzea erabaki zen aho batez.

Fundazioaren estatutuetako 2. eta 21. artikuluen idazketa berria osorik jasotzen da eskrituran.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak; azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

Lehenengoa. «Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema» fundazioaren estatutuen 2. eta 21. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena. Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen data emanda, eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori bertan, estatutuen aldaketa jasotzen da fundazioaren patronatuko idazkari José Antonio Aguirre Franco jaunak 2011ko martxoaren 11n egiletsi zuen Donostiako notario Miguel Gutiérrez y García de los Ríos jaunaren aurrean (204 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 6a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik