- AGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten da 2011-2012 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten da 2011-2012 ikasturterako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/08/30
- Argitaratze-data: 2011/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori garatuko duten Lege Organikoei, horren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskapenari kalterik egiteke».
Era berean, hiritar guztiek dute hezkuntzarako eta irakaskuntza-askatasunerako eskubidea, eta herri-agintarien zeregina da hezkuntzara berdintasun-egoeran jo ahal izateko dauden muga edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea.
2011-2012 ikasturte honetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beka- eta laguntza-deialdi bakar batean arautzen ditu unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-maila guztiak, aipatutako programak deialdi bakar batean elkartzearren, eta deialdi horretan ezarriko dira aplikazio-irizpide orokorrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan jasotako diru-laguntzen arloko indarreko legeria eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010 ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea kontuan hartuz,
Xede horretarako, 53.040.000 euro bideratuko dira. Horietarik 26.000.000 euro 2011ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira, eta Euskal Autonomia Erkideagoaren 2011. urteko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontuko partidaren kontura finantzatuko dira. Gainerakoa, 27.040.000 euro, 2012ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira; horretarako, 2012. urtean kreditu egokia eta nahikoa egon behar da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).
Behar izanez gero, 2012. ekitaldiko zenbatekoa handitu ahal izango da, kontuan harturik ebazteko dauden eta ebazpen-proposamena duten eskabideen zenbatekoa, eta horiek ebatzi baino lehenago. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela,administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindua aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


