Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5869
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/15
  • Argitaratze-data: 2011/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2011ko urriaren 3an eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 14ko EHAA, 196. zk.), honako hau

Lehenengoa. Ana Jesús Lili Odriozola andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Baliabide Materialen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 520010; dotazioa: 78; taldea: C/D; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria VI-A.

Bigarrena. Izendapen honek 2011ko abenduaren 1etik izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. Aginduaren kontra, administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari berari, jakinarazten den egunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren ondorengotik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MarÍa isabel celaá diéguez.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik