- AGINDUA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, honako helburu hauek dituena: 1) Baskonia Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Deportivo Alavés Fundazioaren (fundazio xurgatua) xurgapen bidezko bat-egitea onetsi eta inskribatzea; 2) fundazio xurgatzailearen estatutuetan izena dela-eta (aurrerantzean, Fundación 5 + 11 Fundazioa) egindako aldaketa onetsi eta inskribatzea; eta estatutuak bateratzea; eta 3) fundazio xurgatzailearen patronatuan egindako aldake - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, honako helburu hauek dituena: 1) Baskonia Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Deportivo Alavés Fundazioaren (fundazio xurgatua) xurgapen bidezko bat-egitea onetsi eta inskribatzea; 2) fundazio xurgatzailearen estatutuetan izena dela-eta (aurrerantzean, Fundación 5 + 11 Fundazioa) egindako aldaketa onetsi eta inskribatzea; eta estatutuak bateratzea; eta 3) fundazio xurgatzailearen patronatuan egindako aldake
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 762
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/30
- Argitaratze-data: 2012/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Idazpuruko espedientea ikusita eta azterturik, eta ondoko egitateetan oinarriturik:
Lehenengoa. 2011ko abenduaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatzeko eskari bat sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskari horretan, xurgapen bidezko bat-egite erabaki bat, estatutu batzuen aldaketa eta fundazio xurgatzailearen patronatuko kideen aldaketa zihoazen. José Seoane Osa patronatuko idazkariak sinatzen zuen. Eskariari honako hauek eransten zaizkio:
Gasteizko notario Manuel María Rueda Díaz de Rábago jaunak 2011ko abenduaren 13an emandako eskrituraren bi kopia baimendu (protokolo-zenbakia: 2761).
Bigarrena. Eskritura publiko horretan honako agiri hauek erantsi dira:
Bi fundazioen patronatuek egindako bilkuren akten ziurtagiriak; onetsitako bat-egitearen proiektua; bat-egite balantzeak; fundazio xurgatzailearen estatutuetan egindako aldaketak, izenaren aldaketa eta estatutuen bat-egitea; eta izendatutako patronatuko kideen onarpena.
Hirugarrena. Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu eta ebazpen hau prestatu dute:
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, bat-egite espediente honi buruzko ebazpena, fundazio xurgatzailearen estatutuen aldaketa eta, ondorioz, bere patronatuaren aldaketa dakarrena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.
Bigarrena. Funtsezko iritzi diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, hartara, bereziki bat-egite hitzartua dela-eta bete dira artikulu hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.
Hirugarrena. Fundazio xurgatzaileak erabakitako estatutu-aldaketa dela-eta bete dira orobat artikulu hauetan aurreikusitakoa: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan aurreikusitakoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan aurreikusitakoa (erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen). Estatutu-aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Laugarrena. Fundazio xurgatzaileak erabakitako patronatu-aldaketa dela-eta, honako lege-xedapen hauek bete dira: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10. artikulua eta berarekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 40. artikulua eta berarekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua eta kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak; fundazioaren estatutuetako arau aldatuak, aplikagarriak direnak.
Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita,
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau
Lehenengoa. Baskonia Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Deportivo Alavés Fundazioaren arteko xurgapen bidezko bat-egitea onartzea.
Bigarrena. Baskonia Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Deportivo Alavés Fundazioaren arteko xurgapen bidezko bat-egitearen eskritura inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, Gasteizko notario Manuel María Rueda Díaz de Rábago jaunaren 2011ko abenduaren 13ko eskriturarekin (protokolo-zenbakia: 2761) bat etorriz.
Hirugarrena. Baskonia Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea, bai eta izen-aldaketa (aurrerantzean, Fundación 5 + 11 Fundazioa izango da) eta beren estatutuak bateratzea ere.
Laugarrena. Fundación 5 + 11 Fundazioaren patronatu berria inskribatzeko agintzea. Honela egongo da osaturik:
(Ikus .PDF)
Bosgarrena. Deportivo Alaves fundazioaren erregistro-idazpenak ezereztea.
Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 30a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


