- AGINDUA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, luzatu egiten duena 2012ko ekainaren 25eko Aginduan emandako epea, hain zuzen ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, luzatu egiten duena 2012ko ekainaren 25eko Aginduan emandako epea, hain zuzen ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunetako lokalen kanpoaldean identifikazio-bereizgarriak jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 830
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/01
- Argitaratze-data: 2013/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2012ko uztailaren 12an, Herrizaingo sailburuak 2012ko ekainaren 25ean emandako Agindua argitaratu zen EHAAn, hain zuzen ere ostalaritzako eta jendaurreko ikuskizunen lokalen ordutegien publizitateari eta identifikatzeko bereizgarriei buruzkoa. Agindu horretako xedapen iragankorrak sei hileko epea indarra hartzen duenetik hara ezartzen die agindu hau aplikatu behar den eremuetan dauden establezimenduei ixteko eta irekitzeko ordutegiei dagokien informazioa jarri eta egokitzeko, baita identifikatzeko bereizgarriak jartzeko ere. Hortaz, 2013ko urtarrilaren 13 arte dute Aginduan ezarritakoa betetzeko.
Aginduan ezarritako epea bete denez, eta kontuan izanik ostalaritza nahiz ikuskizunetako sektoreko lokal kopuru handia dela-eta xedatutakoa betetzea zail suerta daitekeela, identifikazio bereizgarriak jartzeko, aipaturiko aginduan ezarritako epea luzatzea erabaki dugu
Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 1a.
Segurtasuneko sailburua,
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz.


