- AGINDUA, 2013ko otsailaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Enrique Manuel Pérez García jauna Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Enrique Manuel Pérez García jauna Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1275
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/25
- Argitaratze-data: 2013/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Enrique Manuel Pérez García jauna Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (511786 kodea, 10 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2013ko martxoaren 8tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 25a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


