- AGINDUA, 2013ko otsailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko otsailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1325
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/27
- Argitaratze-data: 2013/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko urtarrilaren 31n eman zuen Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2013ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.), honako hau
Lehenengoa. Blanca María Guerrero Ocejo andrea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailaren Arabako lurralde-ordezkari izendatzea (512076 kodea, 2. dotazioa, A kidegoa, 29 destino-osagarriaren maila, O-A berariazko osagarria).
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko otsailaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 27a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Blanca Maria Guerrero Ocejo andrearen kargu-uztea Hezkuntza Saileko Arabako lurralde-ordezkari gisa (kodea: 512076; dotazioa: 2).
- Ikus: AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua (kodea: 512076; dotazioa: 2.a) izendapen aske bidez betetzeko lehiaketa publikoa eg


