- AGINDUA, 2013ko urriaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Iciar González Carrasco andrea Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Iciar González Carrasco andrea Bizkaiko lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4779
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/14
- Argitaratze-data: 2013/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Iciar González Carrasco andrea Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/9), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargugabetze horrek 2013ko azaroaren 4tik izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


