Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, ehizatzeko gaitasuna egiaztatzeko 2014ko azterketetarako deialdia egitekoa eta azterketa horiek prestatzeko programa onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, ehizatzeko gaitasuna egiaztatzeko 2014ko azterketetarako deialdia egitekoa eta azterketa horiek prestatzeko programa onestekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 53
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/20
  • Argitaratze-data: 2014/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ehizan jarduteko gaitasun-egiaztagiria lortzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 2ko 124/1990 Dekretuak xedatutakoa betez, aipaturiko gaitasuna egiaztatzeko behar diren azterketak egiteko 2014ko deialdia egiten da agindu honen bidez.

Era berean, dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoa betez, azterketak prestatzeko gaien programa onetsi da.

Hortaz, ondokoa,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2014ko azterketetarako deialdia egitea.

Bigarrena. Aipaturiko azterketak agindu honen eranskin gisa agertzen den egitarauan bildutako gaiei buruzkoak izango dira. Azterketan, galde-sorta bati erantzun beharko zaio, 50 minututan gehienez: test moduko 31 galderakoa, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketak gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da.

Hirugarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

  1. Otsaileko proba:

    (Ikus .PDF)

  2. Ekaineko proba:

    Eguna: 2014ko ekainaren 21a.

    Ordua: 10:00.

    Tokia: Letren Fakultatea.

    Unibertsitateko pasealekua, 5.

    Vitoria-Gasteiz.

    Laugarrena. Eskabideak aurkezteko epea honako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2014ko urtarrilaren 31n amaituko da, biak barne, otsaileko probarako; eta ekaineko probarako, 2014ko maiatzaren 1ean hasi eta 31ean amaituko da, biak barne.

    Bosgarrena. 1.On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:

  1. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: http://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide eredua bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

    1. Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak jakinarazten du inprimaki honen bidez eskuratutako datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia daiteke eskatzilea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari idatzia bidaliz, hura baita tratamenduaren arduraduna (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

      Seigarrena. Azterketak balioesteko epaimahaikideak hauek izango dira:

      Arabako lurralde historikoa:

      Mahaiburu titularra: Luis Carlos Cabanas Mur jn., Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko ingeniari-burua.

      Ordezko mahaiburua: María Elena Vilches Plaza andrea, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Mendi zerbitzuburua.

      Mahaikide titularra: Iker Ortiz de Lejarazu Garcia de Villoslada jn., Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko lehendakaria.

      Ordezko mahaikidea: Rafael Ángel González Bartolomé jn., Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko idazkaria.

      Idazkari titularra: Gloria Rodríguez López and., Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.

      Ordezko idazkaria: Belén Fernández de Leceta Orbiso and., Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Idazkaritza Teknikoko teknikaria.

      Bizkaiko lurralde historikoa:

      Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez jn., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Kontinentaleko atalburua.

      Ordezko mahaiburua: Oier Dañobeitia Artabe, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Baliabide Naturalak, Ehiza Fauna eta Arrantza Kudeatzeko Zerbitzu Burua.

      Mahaikide titularra: Iker Hidalgo Egurrola jn., Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

      Ordezko mahaikidea: Jon Olabarrieta Bolunburu jn., Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko kidea.

      Idazkari titularra: María González Bordagarai and., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Informazio eta Aholkularitza atalburua.

      Ordezko idazkaria: Doltza Goirizelaia Goirigolzarri and., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

      Gipuzkoako lurralde historikoa:

      Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez jn., Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua.

      Ordezko mahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti jn., Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko landare babestuen arduraduna.

      Mahaikide titularra: José M.ª Usarraga López jn., Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakaria.

      Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell jn., Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakariordea.

      Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez jn., Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko idazkari teknikoa.

      Ordezko idazkaria: Juan José Pérez Pérez jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko administrazio orokorreko teknikaria.

      Zazpigarrena: 1. Epaimahaiek proposamenak egingo dituzte 2014ko otsailaren 28 baino lehen (otsaileko ariketarako), eta, 2014ko uztailaren 5a baino lehen (ekaineko ariketarako); proposamen horiek kontuan hartuta, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpenak emango ditu eskabideak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteko epearen barruan.

    1. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Gaitzat hartzen direnen zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan.

    2. Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

      Zortzigarrena. Deialdi honetako probak balioesteko ardura dutenen bertaratzeak zerbitzuengatiko indemnizazioz otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

      Bederatzigarrena. Deialdi honetan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedaturikoa aplikatuko da.

      Hamargarrena. Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

      Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

      Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

      MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. gaia. Ehiza-Legedia eta Ingurumen-Araudia.

  1. Nazioarteko hitzarmenak.

  2. Europar Batasuneko zuzentarauak.

  3. Estatuko araudia.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko araudia.

    1. Autonomia-esparruko legedia.

    2. Foru-legedia. Lurralde Historikoen berezitasunak.

  1. gaia. Ehiza-erregulazioa eta -jarduera.

  1. Zer da ehizatzea?.

  2. Ehizan ibiltzeko betebeharrak.

    1. Ehizatzeko gaitasun azterketa.

    2. Ehiza-baimena.

    2. Nahitaezko aseguruak.

  3. Ehiza-espezieak.

  4. Lurren sailkapena, 2011ko ehiza legearen arabera: ehiza-lurrak eta ehizarako ez diren lurrak.

  5. Segurtasun eremuak.

  6. Naturgune babestuak.

  7. Ehiza seinaleztatzea.

  8. Ehiza-motak.

    1. Ehiza larriko ehiza-motak.

    2. Ehiza xeheko ehiza-motak.

    3. Beste ehiza-mota batzuk.

  9. Delituak, debekuak eta arau-hausteak.

    1. Debekuak.

    2. Flora, fauna eta etxeko animalien babesaren aurkako delituak.

    3. Arau-hausteak eta isunak.

  10. Ehizakien garraioa, salerosketa eta kontsumoa.

    1. Ehiza bizia.

    2. Hildako ehiza, debekualdian.

    3. Hildako ehiza (trofeoak) ehiza-denboraldian.

    4. Hildako ehiza (kontsumorako) ehiza-denboraldian.

  11. Kalteen erantzukizuna.

  12. Beste alderdi interesgarri batzuk: ehiztarien ordezkaritza eta trofeoak homologatzea.

  1. gaia. Ehiza-antolamendua.

  1. Populazioen funtzionamendua: eper-populazio baten urteko bilakaera eta migrazioa.

  2. Ehiza-aldiak.

  3. Zertarako antolatu behar da ehiza?.

  4. Nola egiten da ehiza-plan bat?.

  5. A aldia Azterlana.

    1. Nola jakin zenbat ehiza dagoen?.

    2. Zer egin dezake ehiztariak ehiza-erakuskariak jasotzen laguntzeko?.

    3. Zergatik da garrantzitsua habitata?.

  6. B aldia. Plangintza.

    1. Nola jakin zenbat animalia harrapatu?.

    2. Zer egin dezakegu habitata hobetzeko?.

    3. Harrapariak eta ehiztariak bateragarriak al dira?.

    4. Zertarako balio dute populazio-berritzeek?.

  7. C aldia. Jarraipena.

    1. Nola egiten da jarraipena?.

    2. Garrantzitsua al da ehiztariak ehiza-jarraipenean parte hartzea?.

  1. gaia. Ezagutzeko espezieak.

  1. Hegaztiak.

    1. Antzara hankagorrizta Anser anser.

    2. Basahatea Anas platyrhynchos.

    3. Zertzeta arrunta Anas crecca.

    4. Uda-zertzeta Anas querquedula.

    5. Ipar-ahatea Anas strepera.

    6. Ahate txistularia Anas penelope.

    7. Ahate buztanluzea Anas acuta.

    8. Ahate mokozabala Anas clypeata.

    9. Murgilari mottoduna Aythya fuligula.

    10. Murgilari arrunta Aythya ferina.

    11. Ahate gorrizta Netta rufina.

    12. Kopetazuri arrunta Fulica atra.

    13. Oilagorra Scolopax rusticola.

    14. Istingor arrunta Gallinago gallinago.

    15. Istingor txikia Lymnocryptes minimus.

    16. Hegabera Vanellus vanellus.

    17. Faisai arrunta Phasianus colchicus.

    18. Galeperra Coturnix coturnix.

    19. Eper gorria Alectoris rufa.

    20. Eper grisa Perdix perdix.

    21. Eper afrikarra Alectoris barbara.

    22. Pagausoa Columba palumbus.

    23. Haitz-usoa Columba livia.

    24. Txoloma Columba oenas.

    25. Usapala Streptopelia turtur.

    26. Usapal turkiarra Streptopelia decaocto.

    27. Birigarro arrunta Turdus philomelos.

    28. Garraztarroa Turdus viscivorus.

    29. Durdula Turdus pilaris.

    30. Birigarro txikia Turdus iliacus.

    31. Araba-zozo beltza Sturnus unicolor.

    32. Araba-zozo pikarta Sturnus vulgaris.

    33. Mika Pica pica.

    34. Bele txikia Corvus monedula.

    35. Belabeltza Corvus corone.

  2. Ugaztunak.

    1. Erbia Lepus sp.

    2. Mendi-untxia Oryctolagus cuniculus.

    3. Azeri arrunta Vulpes vulpes.

    4. Otsoa Canis lupus.

    5. Basurdea Sus scrofa.

    6. Oreina Cervus elaphus.

    7. Adarzabala Dama dama.

    8. Orkatza Capreolus capreolus.

    9. Sarrioa Rupicapra rupicapra.

    10. Basahuntza Capra pyrenaica.

    11. Mufloia Ovis gmelini.

    12. Arruia Ammotragus lervia.

  1. Gaia. Identifikatzeko arazoak.

  1. Ehiztaria basoan.

  2. Ehizaleku finkoko ehiza.

  3. Eremu hezeetako ehiza.

  4. Eremu zabaletako ehiza.

  5. Itsasertzeko ehiza.

  6. gaia. Armak eta ehiza-txakurrak.

  1. Armak eta munizioak.

    1. Arma-kategoriak.

    2. Arma-baimenak eta armak erabiltzeko eta edukitzeko baimenak.

    3. Su-armak eta munizio-motak: eskopetak, errifleak, eta arma- eta munizioa- aukeraketa.

  2. Txakurrak eta ehiza.

    1. Txakur erakusleak.

    2. Arrasto-txakurrak.

    3. Jazarpen txakurrak eta txakur lasterkariak.

    4. Txakur jasotzaileak eta altxatzaileak.

    5. Txakurrei buruzko beste alderdi batzuk.

    Ehiza-txakurrei buruz jakin beharreko zenbait datu tekniko.

    Txakurrak zaintzeko eta istripua izaten dutenerako gomendioak; txakurrak identifikatzea eta kontrolatzea.

  1. gaia. Ehiztariaren etika, segurtasuna eta jokaera.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik