Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lazkaoko (Gipuzkoa) «Lazkaotxiki» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lazkaoko (Gipuzkoa) «Lazkaotxiki» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3236
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/13
  • Argitaratze-data: 2014/07/15

Testu legala

Aztertuta geratu da Lazkaoko «Lazkaotxiki» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortu eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 20013734.

Izen generikoa: Musika-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Lazkaotxiki».

Titularra: Lazkao Txiki Musika Eskola, S.L.

Helbidea: Euskadi enparantza z/g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

Adarrak:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, txirula, saxofoia eta klarinetea.

Instrumentu polifonikoak: pianoa eta akordeoia.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, alboka, txalaparta, trikitia eta panderoa.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta akustikoa, bateria, teklatuak eta kantu modernoa.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik