Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO EKAINAREN 18KOA, KIROL ZUZENDARIARENA, EUSKADIKO ARKU TIROKETA FEDERAKUNTZAREN ESTATUTUETAN EGINDAKO ALDAKETAK ONARTU ETA EUSKADIKO KIROL ERAKUNDEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO EKAINAREN 18KOA, KIROL ZUZENDARIARENA, EUSKADIKO ARKU TIROKETA FEDERAKUNTZAREN ESTATUTUETAN EGINDAKO ALDAKETAK ONARTU ETA EUSKADIKO KIROL ERAKUNDEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 5518
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/06/18
  • Argitaratze-data: 2008/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntza EAEko Kirol-Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1988ko maiatzaren 18an, 147. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzak, 2008ko apirilaren 5ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

Lehenengoa. Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 18a.

Kirol zuzendaria,

JOSE RAMON GARAI ITURRIONDOBEITIA.

Lurralde Federaziotako estamentuek bere bozketak dagokien Batzar Nagusiaren egoitzan ospatuko dituzte Euskal Federazioaren Batzar Nagusiko kideak esleitu ondoren ospatzen den lehenengo bileran. Lurralde Federazioko Lehendakariari dagokio Batzar Nagusiaren ezohiko saiorako deialdia egitea bere ordezkariak hautatu ahal izateko.

Hauteskunde Batzordeko kide bezala jarduten duten pertsonak ezin izango dira Hauteskunde Batzorde ala Lehendakaritzaren hautatze prozesuetan kandidatuak izan. Debeku honek iraun egingo du hauteskunde organo horretako kideak izan ondoren kargua utziko balute ere.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik