- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6959
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/03
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa
Testu legala
María Aranzazu Conde San Martín andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2007ko azaroaren 15ean egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.
2008ko martxoaren 3an Bizkaiko lurralde ordezkariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan inskribatzeari buruzko eskabidea artxibatu baitzen.
Ebazpenarekin ados ez zegoenez, María Aranzazu Conde San Martín andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2008ko apirilaren 3an, aurreko ebazpenaren aurka. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.
Aurrekari horiek oinarritzat hartuz, honako oinarri juridiko hauek azaltzen dira:
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako, eta errekurtsoa arau horretan ezarritako epean eta moduan aurkeztu du.
Babespen ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 12.4 artikuluan ezartzen denez, zozketan onuradun atera eta egokitu zaien etxebizitzari gutxienez birritan uko egin dioten eskatzaileak atera egingo dira Eskatzaile Erregistrotik, eta ezingo dute altarik berriro hartu, harik eta bi urte igarotzen diren arte, azkenekoz uko egiten diotenetik aurrea.
Kasu honetan, espedientea aztertu ostean ikusten da ezen orain errekurtsoa aurkezten duena honen aurreko espedinte baten (SD2-06423/98) titularra zela, zeina bertan behera gelditu den, birritan egin diolako uko 2006ko uztailan, EB2-01378/99-EE eta EB2-0052/04-LC espedienteetan hain justu ere. Horiek horrela, ezingo du berriro ere eskatu Erregistroan inskriabatzeko 2008ko uztailera arte, hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
María Aranzazu Conde San Martín andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Bizkaiko lurralde ordezkariak SD2-11398/07 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da, Zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 3a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


