Euskadi.eus
  • E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

E

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 6247
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/01
  • Argitaratze-data: 2008/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: GUD-XXXI Etxebarria 48-CGB-2008/12 JCE/JAR

D. Naturgas Energía Distribución SAUren izenean eta ordez, 2008-03-18an, Javier Bermejillo Eguia jaunak honako baimena eskatu zuen: Bizkaiko Etxebarriako udalerrian gas naturala banatzeko sare baten instalazioak eraikitzeko baimena; sarearen izena: «MOP 5 bar-eko gas naturala banatzeko sarea eta Etxebarriako ENE».

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Espedientea jendaurrean jarri zen eta iragarkia 2008ko ekainaren 23ko EHAAn eta 2008ko maiatzaren 8ko BAOn argitaratu zen, bai eta 2008ko maiatzaren 6ko Deia eta El Correo egunkarietan ere; bestalde, Etxebarriako Udalari igorri zitzaion, bertako iragarki-oholean jartzeko. Lehia egiteko proiekturik ez da aurkeztu, ez eta gaiari buruzko alegaziorik ere.

Bi. Uraren Euskal Agentziako Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoari eta Etxebarriako Udalari txostena eta baldintzak eskatuta, txostena eman dute, honako hauek azpimarratuta:

Uraren Euskal Agentziak 2008-05-06ko idazkiaren bitartez honako hauek adierazten ditu:

Urko ibaiaren eta proiektuaren 101.01 nodotik 101.10 nodora bitarteko tartearen arteko paralelismoak ibilgailuaren zortasuneko 5 metroak errespetatu beharko ditu, edo bide azpian kokatuta joan (zaharkako sekzio bat egin behar zaio ibaiaren ardatzari).

10 nodoa kokatzerakoan ondoko errekastoaren zortasuneko 5 m-ko tartea errespetatu beharko da.

Naturgas Energía Distribución enpresak onartu egiten ditu aurreko baldintzak, 2008ko uztailaren 24ko espedienteko idazki batek dioenez; idazki hori 2008ko uztailaren 28an sartu zen Bizkaiko Lurralde Bulegoan.

Hiru. Naturgas enpresari 2008ko maiatzaren 9an eta 2008ko ekainaren 19an informazio osagarria eskatu zitzaion Urko-Urkarregi ibaiei eta errekastoei buruz. Informazio hori 2008ko uztailaren 11 eta 28an aurkeztu zen Lurralde Bulegoan.

Ebazpenak oinarri hauek ditu:

Bat. Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hain zuzen ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz (2005-10-27ko EHAA).

Bi. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (2008-10-08ko BOE), gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea eta horniketa arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan (2006-09-04ko BOE) eta ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuan (1998-06-26ko EHAA) ezartzen denez, gasa banatzeko sareak eraikitzeko beharrezkoa da aldez aurretiko administrazio-baimena.

Hiru. Urriaren 7ko 34/1998 Legeak herriarentzat onuragarriak direla aitortzen ditu hodi bidez gas-erregaia banatzeko IV. eta V. tituluetan aipatutako instalazioak.

Lau. Espedientearen izapideetan eta bere edukian aipatutako legeetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatuta geratu da.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

Bat. Naturgas Energía Distribución SAUri baimena ematea, «MOP 5 bar-eko gas naturala banatzeko sarea eta Etxebarriako ENE» proiektuan gas naturaleko instalazioak eraikitzeko; gasbide horren ezaugarri nagusiak honakoak dira:

Helburua da hirigunean gas naturala kanalizatzea, erregulazio eta neurketarako eremu bat ezarriz. Eremu hori 16 bar-era bitarteko presio baxuan elikatuta egongo da, eta 5 bar-era bitarteko irteera izango du, bai eta gehienez ere 2.000na m3 (N) h izango dituzten bi linea ere. Sarrerako hodia AC API 5 l Gr B Ø2« altzairuzkoa izango da, eta ENEko irteerako hodia, ordea, AC API 5 l Gr B Ø4» altzairuzkoa izango da, 8 bat metroko luzera duela bakoitzak. Irteerako giltzatik Ibaun-Erdi Auzuneko 2. atzealdera bitartean, PE DN 110 sarea dago, eta handik aurrera egiten da hiriguneko banaketa-sarerako konexioa, hain zuzen ere, ibilgua, Urko ibaia, Urkaregi ibaia eta errekasto bat zeharkatuz, eta iparraldean Kortabitiraino iristeko, eta ekialdean Fcraino iristeko, eta hori 111.05 nudoari dagokio, Egur-Lan aroztegiaren aurrean.

Banaketa-sarea polietilenozkoa izango da, PE 100 SDR 17,6 eta 11 motakoa, 1.529 m-tan; DN 90 96 m-tan, DN 63 211 m-tan eta DN 32ko hartuneak 261 m-tan.

Gehienezko operazio-presioa 5 bar-era bitartekoa izango da.

Aurkeztutako proiektuko memorian eta planoetan deskribatu beharko dira sarearen ibilbide osoa eta ezaugarriak.

Bi. Baimen honek honako baldintzak bete beharko ditu:

  1. Horniketa egingo den aldea mugatzea eta bai alde horretan eskatzaileak sarea hedatzeko dituen konpromisoak ere, txostenak eta proiektuan nahiz separatan jasotako planoek zehaztu beharko dute.

  2. Baimen honen bidez berretsitako konpromisoaren ondoriozko obligazioak betetzeko berme gisa 4.273,95 (lau mila berrehun eta hirurogeita hamahiru euro eta laurogeita hamabost zentimo) euroko fidantza aurkeztu beharko du Naturgas Energía Distribución SAk, bi hilabeteko epean, betiere urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan aurreikusitako % 2rekin bat etorriaz. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, fidantza hori, eskudiruan edo Estatuaren titulutan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kutxa Nagusian aurkeztu beharko da; edo, bestela, aseguru erakunderen batekin egindako aseguru-kontratu baten bitartez, betiere, Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuari eta Aseguru Pribatua antolatzeari buruzko 1954ko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari atxikitakoak badira aipatu erakundeak. Instalazioei dagokienez, baimendurik, muntatzeko baimenean finkatutako epeetan eraiki eta eskudun lurralde-organoek, martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, fidantza itzuli egingo zaio Naturgas Energía Distribución SAUri.

  3. Instalazioak egiteko epea: aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitaratzen den egunetik harako 36 hilabetetik beherakoa.

  4. Instalazioak guztiz edo zati baten, martxan jartzeari buruzko akta formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gas-eroanbidea Naturgas Energía Distribución SAUk.

  5. Gas-erregaien sare eta hartuneei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek; Industria Ministerioaren 1974-11-18ko Aginduaz onartu zen erregelamendu hori, eta Industria Ministerioaren 1983-10-26ko, 1984-07-06ko eta 1998-05-29ko Aginduez aldatu, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren ITC-ICG-01ek aldatzen ez dizkien gaietan.

  6. Banaketa-sareko adar bakoitzak bereizketa-giltza izan beharko du.

  7. Eraikineko giltza bazter baliteke ere, hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

  8. Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren arloko aurrerakuntza teknologikoei erantzuteko prestatu beharko dira instalazioak.

  9. Hasierako baimena eman zuen agintaritzari jakinarazi beharko zaio instalazio hauek transmititzearena.

  10. Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

    Hiru. «MOP 5 bar-eko gas naturala banatzeko sarea eta Etxebarriako ENE» izeneko proiektuaren eta separata teknikoaren arabera egin beharko dira ebazpen honekin baimentzen diren instalazioak. Biak ala biak J. Ignacio Villanueva Ortueta industria ingeniariak sinatu zituen eta Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialean bisatu ziren, bata 2008-03-13an, separataren 1339 zenbakia duena, eta bestea 2008-07-04an, 3489 zenbakiduna.

    Lau. Ematen den baimen honek ez dauka zerikusirik obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziekin eta gainerakoekin; beraz, eskatzaileak beroiek eskatu beharko ditu hala dagokionean.

    Bost. Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

    Sei. Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Bulegoan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proben aktak eta baimenei dagozkienak, eta «as built» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

    Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; halaxe dago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 1a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    TXABER LEZAMIZ CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik