- E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuE
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 6787
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/07
- Argitaratze-data: 2008/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, Iberdrola Distribución Eléctrica SAk (egoitza: Bilboko Gardoki kaleko 8a) transformazio-azpiestazio hori eraberritu eta handitzeko administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua onartzeko eske hasiarazitako espedientea ikusi da, eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritako arauzko izapideak bete dira dekretu horren bidez arautu ziren ondoren zehazten diren instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenetarako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere (2002-12-23ko EHAA), eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean ezarritakoarekin bat etorri da (1997-11-28ko BOE).
Ormaiztegiko Udalak Ormaiztegi 2008-03-05ean «Ormaiztegi TA» izeneko Transformazio Azpiestazioa eraberritu eta handitzeko lanak burutzeko obra-lizentzia eman zuen.
Espedientea 2008-07-23an argitaratu zen EHAAn eta 2008-06-20an GAOn, jendaurrean jarri behar baitzen; hala ere, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurkeztutako proiektua ikusi da. Jesús Besteiro Pacín industri ingeniariak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2007-11-21ean bisatu, 073120 zenbakiaz.
Energia eta Meategien zuzendariak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau
Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri Ormaiztegiko udalerrian Ormaiztegi TA izeneko Transformazio Azpiestazioa eraberritu eta handitzeko lanak burutzeko proiektua onartu eta instalazioa egiteko baimena ematea.
Transformazio Azpiestazioa eraberritzearen eta handitzearen ezaugarriak.
Transformazioa:
60 MVA potentzia duen transformadore trifasikoa instalatzea, 132/30 kV transformazio-erlazioa, tentsio-erregulazioa kargan, egun instalatua dagoen 35 MVAko transformadorearen ordez.
132 kV-ko sistema.
Eraikinaren barrualdean, GIS-SF6 gelaxken bitartez 132 kV-ko sistema osoa trinkotzea.
30 kV-ko sistema.
Etengailua intentsitate-transformadore independentedun batez ordeztea, eta T-1 transformadorea posizioko tximistorratzak ordeztea.
Kontrola eta protekzioa.
132 kV-ko sistemarentzako protekzio- eta kontrol-sistema digital eta integratua instalatzea.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta ondorengo baldintza orokorrekin bat eman da:
Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.
Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara zenbatutakoa.
Instalazioen titularrak lanak amaitzen direnean horren berri eman beharko dio lurralde-bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.
Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 7a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
TXABER LEZAMIZ CONDE.


