- EBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 12KOA, GARRAIO ZUZENDARIARENA, SALGAI ARRISKUTSUAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO BEHAR DIREN SEGURTASUN-IKUSKATZAILEEN LANBIDE-GAITASUNA EGIAZTATZEKO ETA BERRITZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AZTERKETETARAKO EGUNAK, ORDUAK ETA LEKUAK FINKATZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO AZAROAREN 12KOA, GARRAIO ZUZENDARIARENA, SALGAI ARRISKUTSUAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO BEHAR DIREN SEGURTASUN-IKUSKATZAILEEN LANBIDE-GAITASUNA EGIAZTATZEKO ETA BERRITZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AZTERKETETARAKO EGUNAK, ORDUAK ETA LEKUAK FINKATZEKO DENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 6604
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/12
- Argitaratze-data: 2008/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
2008ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez (urriaren 8ko EHAA), salgai arriskutsuen errepideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko azterketetarako deia argitaratu zen. Horiek horrela, deialdi horren hirugarren oinarri-arauari jarraituz, eta Sustapen Ministerioaren 1999ko urriaren 21eko Aginduaren 3. artikuluari men eginez,
Azterketetarako lekua, eguna eta ordua (egiaztatzeko eta berritzeko):
ADR-osoa eta ADR-3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 8 eta 9. salgai moten garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 09:00etan, Vitoria-Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2).
ADR-Nazio Batuen Erakundeak 1202, 1203 eta 1223 zenbakiekin identifikaturiko likido sukoien garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 11:30ean, Vitoria-Gasteizko UNEDen (Pedro Asua kalea, 2).
ADR-2. motaren garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 15:30ean, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
ADR-7 motaren garraioa: 2008ko abenduaren 11n (osteguna), 17:30ean, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
ADR-1 motaren garraioa: 2008ko abenduaren 12an (ostirala), 09:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakua 1 eraikineko 22. aretoan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 12a.
Garraio zuzendaria,
MIREIA ELKOROIRIBE ZENIKAONANDIA.


