- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0010 proiektuan jardun behar zuen José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eta destinoa aldatzeko aurkeztutako eskabideak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0010 proiektuan jardun behar zuen José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eta destinoa aldatzeko aurkeztutako eskabideak onartzeko dena. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutak
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 181
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/16
- Argitaratze-data: 2009/01/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
José Gabriel Martínez Borras lankide boluntarioak Venezuelan burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeak 15.442,39 euroko diru-laguntza jaso zuen, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2008. urtean eman beharreko laguntzetarako deialdiaren barruan. Deialdia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez egin zen, eta diru-laguntzak 2008ko ekitaldian aipatutako nazioarteko erakundeen bidez herrialde txiroetan garapen-proiektuak gauzatzen aritzen diren lankide boluntarioei bekak emateko dira.
Eskatzaileak, 2008ko abenduaren 5ean, destinoa aldatzeko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Hain zuzen, Venezuelako PNUDen onartutako destinoa Costa Ricako PNUDera aldatzeko eskatu zuen.
Arrazoia hauxe da: bisa eskuratzeko zailtasunak handiak dira, eta horrek bekaldia betetzeko aukera ere arriskuan jar dezake. Hori saihesteko, entitate eskatzaileak, bekadunarekin batera, destinoa aldatzeko eskabidea egitea erabaki du eta, horretarako, PNUDek berak Giza Garapen, Gobernagarritasun eta Demokraziaren eremuan sartzeko egindako eskaera baliatu du.
Destino-aldaketaren ondorioz, herrialdeari, kasu honetan Venezualari, ezarritako bizi-mailaren osagarriari dagokion dotazioa kendu egin behar da, Costa Ricak ez baitauka halako osagarririk.
Hori dela-eta, entitate eskatzaileak bizi-mailaren osagarriagatik jaso zituen 507,93 euroei uko egiteko eskabidea egin du. Horiek horrela, esleitutako diru-laguntza -hasieran 15.950,19 eurokoa- 15.442,39 eurokoa izatera pasatzen da.
Diru-laguntza esleitu ostean lehendabiziko ordainketa egin zenez (9.570,19 euro), bigarren ordainketan eman behar den zenbatekoa 6.380,13 eurokoa barik, 5.872,20 eurokoa izango da.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak PNUD Venezuelatik PNUD Costa Ricara destinoa aldatzeko eta destinoaren osagarriari uko egiteko egindako eskabideak onartzea. Proiektua PNUD Venezuela deszentralizatzeko programari laguntza emateko zen eta Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko den Garapen eta Lankidetza Sustatzeko 2008ko Fondoaren kontura. Ondorioz, bigarren ordainketan eman beharreko zenbatekoa murriztu egiten da: hasieran 6.380,13 eurokoa izanik, 5.872,20 eurora pasatzen da.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


