- 246/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena, kobratzeko dauden hainbat eskubide deuseztatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu246/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerentearena, kobratzeko dauden hainbat eskubide deuseztatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 642
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/31
- Argitaratze-data: 2009/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Norbanako batzuei oraindik kobratzeko dauden hainbat eskubideren gainean zerbitzu erakunde honetan dauzkagun datuak ikusi dira.
Oinarritzat hartu dira egitate hauek
2003ko urtarrilaren 1etik 2003ko abenduaren 31ra bitarteko aldia ordaindu behar duten hirugarrenen fakturazioa kobratzeko kudeaketa aztertu du zerbitzu erakunde honek, eta ikusita oraindik hainbat eskubide kobratzeke dagoela, egokitzat jo du kobratzeko modukoak direnak ezinezkoenengandik bereiztea.
Administrazio-jardun guztiak bete dira, ondoren erreklamaziorik egiteko eskubiderik izan ez dadin, eta ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, horiexek dira ezin kobra daitezkeenak (kobraezinak).
Eta kontuan izanik ondorengo
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 13. artikuluak erakunde publikoaren menpe dauden zerbitzu sanitarioetako erakundeei ekonomia- eta finantza-autonomiaren eta kudeaketaren printzipioa legez aitortzen die.
Bigarrena. Aipatutako autonomia printzipio hori zehaztearren, 19.2 artikuluak honela dio: «Hauexek dira diruzaintza bakoitzaren eginkizunak: ente publikoaren eskubideak sartu eta betebeharrak ordaintzea, dagokion erakundearen kontura; eta araubide juridikoak, aurrekoekin lotuta, ezartzen duen beste edozein eginkizun.[...]».
Beraz, aurreko paragrafoan ezarritakoari lotuta dator ebazpen honen aurrekarietan agertzen den moduko garbiketa egitea.
Eta, ildo horretatik, jasota geratu behar du eranskinean datozen kobratu ezinezko eskubide horiek, Santa Marina Ospitaleko Ekonomia Kudeaketako zuzendariaren egiaztagirian horrela egiaztatuak izan direla 2008ko abenduaren 31n.
Hirugarrena. Aipatu Estatutuetako 18.1. artikuluaren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren kudeaketa-erregimena izango da zuzenbide pribatuko erakunde publikoei dagokiona «Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiari buruzko legeekin bat etorriz».
Halaber, aipatutako 19. artikuluak, 3. paragrafoan honakoa ezartzen du: «Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 24.1.d) atalean ezarritakoa betez, ente publikoaren jardueraren ondorioz sorturiko diru-sarrera guztiak, eta bereziki osasun-zerbitzuak ordaintzera beharturik dauden hirugarrenei emateagatik sorturikoak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat joko dira.».
Laugarrena. Aipaturiko artikuluetatik ondorioztatzen da egokia dela Kode Zibileko 1932., 1936. eta 1961. artikuluetara jotzea; honela diote: «Eskubideak eta ekintzak preskripzioz iraungitzen dira pertsona mota guztien kaltetan, baita pertsona juridikoen kaltetan ere, legeak dioen moduan [...]». «gizakien arteko merkataritzan dauden gauza guztiek preskribatu ahal dute» eta «ekintzek legeak markatutako denbora pasatzearen ondorio soilez preskribatzen dute».
Eta, hori dela eta, zerbitzu sanitarioa hartu izanagatik ordaindu behar duten hirugarrenei faktura erreklamatzeko ekintza bada aldarrikatzen den eskubidea, aipatu lege-gorputz horren 1966.3. artikulua aplikatu beharko da eta, beraz, administrazio-jardunik gabeko 5 urteko epea kontabilizatu.
Betiere kontuan hartuta 1973. artikuluak aurreikusten duela preskripzioaren etenaldia «epaitegien aurrean eskubide horri buruz jarduteak, hartzekodunaren judizioz kanpoko erreklamazioa dela eta, edota zordunaren ekintzaren bat dela eta zorra aitortzeko».
Bosgarrena. Hemen behin baino gehiagotan aipatu diren jarduketak ebazteko erantzukizuna zuzendari gerenteari dagokio, hain zuzen ere, eskumen horiek ematen baitizkio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko azaroaren 11ko 255/1997 dekretuaren 15.1. artikuluak.
Lehenengoa. Eranskinean jasotakoari jarraituz, kobratzeko dauden eskubide horiek deuseztatzeko erabakia hartzea, kobraezinak direlakoan.
Bigarrena. Ebazpena diruzaintzari eta fakturazio-zerbitzuari jakinaraztea, dagozkion xedeetarako.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Ebazpena eman den egun horretan bertan hasiko da ondorioak izaten.
Bilbao, 2008ko abenduaren 31.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,
M.ª JOSÉ ALBIZUA MANRIQUE.
Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak, Bilboko Santa Marina Ospitaleko Ekonomia Kudeaketako zuzendari den aldetik,
ZIURTATU DU:
Bost urteko preskripzio-epea igarota, administrazio-jardun guztiak bete dira, ondoren erreklamaziorik egiteko eskubiderik izan ez dadin, eta ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, horiexek dira ezin kobra daitezkeenak (kobraezinak):
Faktura zk. Faktura eguna Erakundea Guztira (euroak)
10533283 31-03-2003 GSIN 209,75
10612566 30-11-2003 GSIN 169,59
Guztira, 379,34 euro.
Jasota gera dadin egiten da ziurtagiri hau, Bilbon, bi mila eta zortziko abenduaren hogeita hamaikan.


