- EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 5ekoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, 2005eko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez Caleb Brett Iberica SAU erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde moduan jarduteko emandako baimena eguneratu eta zabaltzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 5ekoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, 2005eko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez Caleb Brett Iberica SAU erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde moduan jarduteko emandako baimena eguneratu eta zabaltzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 442
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/05
- Argitaratze-data: 2009/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Bat. Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Caleb Brett Iberica SAU enpresa -Rekalde Zumarkalea 27, Bilbao- Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko, GV-022-A zenbakiarekin, eta Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2005eko irailaren 30eko ebazpenarekin eguneratu zen.
Bi. 2008ko azaroaren 28an, idazki bat sartu zen sail honen erregistroan. Idazkia Haizea Vega andreak Caleb Brett Iberica SAU enpresaren ordezkari giza aurkeztu zuen, eta haren bidez eskatu egiten zen emandako baimena eguneratzeko, ENACen eranskin tekniko batean egindako aldaketa batean oinarriturik, eta A motako ikuskapen-erakunde gisa egiaztatzeko 46/EI141 zenbakidun eranskin teknikotik OC-I/144 zenbakidun kontrol-erakunde motako egiaztapenera igarota.
Hiru. 2008ko irailaren 3an, Egiaztatze Erakunde Nazionalak Caleb Brett Iberica erakundearen OC-I/144 zenbakiko egiaztapenaren 2. berrikuspenaren eranskin teknikoa argitaratu zuen, non arlo hauek sartzen baitira kontrol erakunde gisa egiaztatzeari dagokionez: «Jasogailuak: garabiak» eta «Elektrizitateari buruzko araudia: goi-tentsioa eta behe-tentsioa».
Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan.
Bi. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zk.).
Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.
Hiru. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, lehen aipatu abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Caleb Brett Iberica SAU entitateak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuta. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau
Caleb Brett Iberica SAU erakundeari aurretik emandako baimena eguneratu eta zabaltzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan baimendutako kontrol erakunde moduan GV-022-A zenbakiaz jarduteko. Erakundearen egoitza Bilboko Rekalde Zumarkaleko 27ko bosgarren solairuan dago (48009). Arauzko eremuen zerrenda honako hau izango da:
Jasogailuak. Garabiak: martxan jartzen direneko ikuskapenak eta ezohikoak (dorre-garabiak) eta aldizkako ikuskapenak (garabi mugikor autopropultsatuak).
Ekainaren 27ko 863/2003 Errege Dekretua (2003-07-17ko BOE); dekretu horrek jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren «MIE-AEM -2» jarraibide tekniko osagarria onartu zuen, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.
Ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretua (2003-07-17ko BOE), garabi mugikor autopropultsatuei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Araudiko «MIE AEM-4» jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zuena.
Elektrizitateari buruzko araudia: Behe-tentsioa: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak.
2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege
Dekretua (2002-09-18ko BOE), behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. BT01etik BT51ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak.
1973ko irailaren 20ko 2413/1973 Dekretua (1973-10-09ko BOE), behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena; Dekretu hori 1985eko urriaren 9ko 2295/1985 Errege Dekretuak (1985-12-12ko BOE) eta jarraibide tekniko osagarriek -MI-BT 001etik BT 044ra bitartekoek- aldatu zuten.
Elektrizitateari buruzko araudia: behe-tentsioa: hasierako eta aldizkako ikuskapenak.
Zentral elektrikoen, azpi-estazioen eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzko 3275/1982 ED, azaroaren 12koa (1982-12-01eko BOE). MIE-RAT 01etik MIE-RAT 20rako jarraibide tekniko osagarriak.
Kontrol-erakunde moduan jarduteko baimenaren luzapenak Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztagiria indarrean dagoen bitartean izango du balioa. Akreditazioetarako Erakunde Nazionalak emandako egiaztagirian aldaketarik egonez gero, Caleb Brett Iberica SAUk zuzendaritza honi jakinarazi beharko dio.
Ebazpen honetan berariaz aurreikusi ez diren kasuetan, araudi orokorra eta espezifikoa aplikatuko da, baita Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak 2004ko urtarrilaren 20an emandako Ebazpenak dioena ere. Horren bidez, Caleb Brett Ibérica SAUri baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan kontrol-erakunde gisa aritzeko.
Aldaketarik egonez gero, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion aldaketa egiteko eskatu beharko zaio eskumena duen lurralde-erakundeari.
Aipatu entitateak baimena du adierazitako jardute-eremuetan aritzeko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Egiaztatze Erakunde Nazionalaren OC-I/144 kreditazio-agirian eta 2008ko irailaren 3ko Eranskin Teknikoan (2. berrikusketa) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua -martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua-, eta bestelako baldintza osagarriak.
Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzerakoan zituen egokitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.
Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 5a.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


