Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1792
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/09
  • Argitaratze-data: 2009/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2008ko abenduaren 18ko EHAA), herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituen laguntzeko programa finkatzen da.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 29ko 19/2008 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.

Ebazpen honen xedea da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko azaroaren 25eko Aginduan ezarritako laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horren bidez, laguntza-programa bat ezartzen da herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak.

Helburu hori betetzeko, 90.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Turismo sailburuordearen ebazpenaren bidez.

Eskatzaileek, Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, agindu horren 3. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte. Agindu horren bidez, laguntza-programa bat ezarri da herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak egiteko.

  1. Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo web orri honetan: www.euskadi.net/turismo.

  2. Eskaria egin nahi dutenek, laguntzaren bat jaso ahal izateko, eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritzari bidali beharko dizkiote, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

  3. Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2009ko ekainaren 30ean bukatuko da.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik