- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian jardundako 288/08 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian jardundako 288/08 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1337
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/17
- Argitaratze-data: 2009/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko otsailaren 16ko Ebazpena eman duela non xedatu den Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedura honi buruzko espediente administratiboa:
288/08 zenbakidun prozedura laburtua: María Agoues Mendizábal andereak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko Aginduaren aurka doa, hain zuzen ere, agindu horren bidez esleitzen baitira 2007ko urriaren 31ko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak.
Prozedura honek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 17a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.


