Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4668
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/23
  • Argitaratze-data: 2009/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu honen bidez, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzea bultzatzeko laguntza-lerro bat jarri nahi du Kultura Sailak.

Eusko Jaurlaritzaren ustez nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka nazioartean euskal kirolaren presentzia ziurtatzeko, bai eta kirolaren praktika orokorra bultzatzeko ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da kirol-jarduerek diru-laguntzak jaso ahal izateko baldintzak eta irizpideak finkatzea, bai eta laguntza horiek eskatzeko, izapidetzeko eta emateko arauak finkatzea ere.

Ondorioz, hauxe

  1. Agindu honetan, 2009. urtean kategoria absolutuan nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran.

    Nazioarteko lehiaketa ofizialtzat hartuko dira nazioarteko federazio baten egutegian, federazio europar batenean edo nazioarteko liga profesional baten egutegian sartuta dauden kirol-lehiaketak.

    Lehiaketa horiek goi-mailako kirola sustatzera bideratuta egon behar dute. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola), ezta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

  2. 2009. urtean hasten diren ekitaldietarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko.

  3. Onuradunek konpromisoa hartuko dute kirol-lehiaketetan parte hartzearen ondorioz sortzen diren zabalkunde-moldeetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza agerrarazteko eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari deialdia egiteko kirol-gertakariarekin loturiko ekitaldi publikoetan ager dadin.

  4. Ezingo dituzte inola ere diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, bi sexuen arteko berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoek.

  1. Deialdia agindu honen 7. artikuluan ezarritako lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da eta guztira 560.000 (bostehun eta hirurogei mila) euro erabiliko dira.

  2. Artikulu honetan jaso den guztirako diru-zenbatekoa gehitu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako gehikuntza diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  1. Helburutzat kirola izanik, dagokien erregistroan legez sortu eta inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten kirol-klubek, kirol-elkarteek eta merkataritza-sozietateek eskatu ahal izango dituzte agindu honetako diru-laguntzak. Kirol-federezioek ezingo dituzte laguntza hauek eskatu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  3. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  1. Agindu honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Zentralean edo erregistro osagarrietan aurkeztuko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, EHAAren 2008ko maiatzaren 30eko 102 zenbakian argitaratua), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

    1. Eskabide-inprimakia (I. eranskina). Kirol Zuzendaritzan bertan eskura daiteke, edo Kulturako Lurralde Ordezkaritzetan. Erakunde eskatzailearen izenean eskabidea sinatzen duen pertsona fisikoak eskabidea egiteko baimena duela egiaztatzen duen dokumentua behar da.

    2. Jardueraren gaineko txostena (II. eranskina). Honako alderdi hauei buruzko azalpen-txostena aurkeztu beharko da:

      Lehiaketa-eremua.

      Lehiaketa-modua: aurresailkapenik dagoen ala ez; aurreko txandarik badago, horien emaitzak egiaztatzea.

      Lehiaketa-egutegia, eskabideak egiteko unean publikoa bada. Bestela, argitara eman orduko bidaliko da egutegi hori Kirol Zuzendaritzara.

      Dena delako proba programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.

      Kirol-lehiaketaren maila edo kategoria.

      Parte hartzaileen kirol-maila.

      Parte hartzaileen kopurua.

    3. Diruz lagundu nahi den proba sartuta dagoen nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatu duen entitatearen eta kasuan kasuko nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo liga profesionalaren harremanetarako kontaktu baten helbidea.

    4. Diruz lagundu nahi den jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza (III. eranskina).

    5. Erakunde eskatzailearen IFZren kopia eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

    6. Hirugarrenaren altari buruzko dokumentu normalizatua (IV. eranskina). Eusko Jaurlaritzaren beste laguntzarik jaso baina beren helbideratze/banku datuetan aldaketarik sartu nahi dutenek «Hirugarrenaren datuetan aldaketak sartzeko eskabide orria» izeneko inprimaki normalizatua bete beharko dute (V. eranskina).

    7. Zuzendaritza Batzordearen osaera edo dagokion gobernu-organoarena egiaztatzen duen agiria.

    8. Entitate eskatzailearen organo eskudunaren konpromisoa Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari deialdia egiteko kirol-gertakariarekin loturiko ekitaldi publikoetan ager dadin.

    9. Diruz lagundu nahi den jarduerari begira eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda. Zein entitateri -pribatu edo publikoa- eskatu zaion adierazi beharko da, eta eskaera horren egoera zein den -ezetsiak, erantzunaren zain, emanak- eta diru-kopurua. Horrelakorik eskatu ez bada, hori adierazten duen dokumentua aurkeztu behar da.

    10. Burututako jarduerei dagokienez, jada egindako gastuak justifikatzeko agindu honetan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

    11. Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik (VI. eranskina).

  2. Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango du.

  3. Agindu honetan araututako diru-laguntzen inguruan entitate eskatzaileek behar duten informazio guztia eskuratuko die Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honen 4. artikuluaren arabera aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa aztertu ondoren, Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak ikusten badu zerbait falta dela edo errakuntzak dituztela, erakunde interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar egun balioduneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaie ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin dutela ulertuko dela, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

  1. Lehenengo fasea. Probaren maila baloratzea (40 puntu arte):

  1. Probaren lehiaketa-eremua: 10 puntu arte.

    Mundukoa: 10 puntu. Mundu-eremuko probatzat hartuko da, gutxienez hiru kontinentetako parte hartzaileak baditu.

    Kontinentekoa: 5 puntu.

  2. Lehiaketan sartzeko sistema: 20 puntu arte.

    Lehiaketan sartzeko sailkapen-sistema bat badago: 20 puntu arte, finkatutako sistema horren zailtasun-mailaren arabera.

  3. Proba programa olinpikoan sartuta egotea.

    Proba olinpikoa: 10 puntu.

    Nazioarteko Batzorde Olinpikoak onarturiko modalitate ez-olinpikoa: 5 puntu.

    Nazioarteko Batzorde Olinpikoak onartzen ez duen modalitate ez-olinpikoa: 0 puntu.

    Lehenengo fase honetan gutxienez 21 puntu lortzen ez duten eskabideak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

  1. Bigarren fasea. Aurrekontu-faktoreak (60 puntu arte). Honako alderdi hauek baloratuko dira:

    Mugiarazitako kirolari eta langile teknikoen kopurua (30 puntu arte): 2 puntu pertsona bakoitzeko, 30 puntuko mugaraino.

    Lehiaketa-modua (30 puntu arte). Jardunaldi kopurua baloratuko da (10 puntu arte) eta proben jokalekurainoko distantzia (20 puntu arte).

    • Europa: 5 puntu.

    • Afrika, Amerika, Asia: 10 puntu.

    • Ozeania: 20 puntu.

      Lehiaketaren batean parte hartzeko kontinente batetik bestera mugitu behar bada, proben jokalekurainoko distantziaren arabera baloratu beharrekoa toki-aldaketa horiei dagozkien puntuen batez bestekoa izango da.

  2. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, agindu honen 2. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa eskabideek, lehenengo atalean ezarritako irizpideak aplikatuta, balorazio fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki, betiere errespetatuta ezarritako gehienezko diru-kopurua edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

  3. Jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da ehun eta hogeita hamar mila (130.000) eurotik gorakoa izan.

Agindu honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, aurkeztutako aurrekontuaren orekaraino.

  1. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak -Kirol zuzendaria izango da batzordeburu, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatutako bi teknikari batzordekide, horietako bat idazkari- ebazpen-proposamen arrazoitu bat emango du, aurrez finkatutako esleipen-irizpideetan oinarrituta, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari aurkeztuko dio. Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, batzordekideak nortzuk izango diren erabakitzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluak xedatutakoa errespetatuko da.

    Balorazio batzordearen bileretan parte har dezakete, bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

  2. Egindako proposamenak ikusita, deialdia ebatziko du Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, eta esleitutako diru-kopuruak zehaztuko ditu.

  3. Ebazpena jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik kontatzen hasita. Epea igaro eta interesatuek ebazpenik jaso ez badute, eskabidea ezetsi dela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusi bezala, nahiz eta horrek ez salbuetsi lege horrek Administrazioari ebazpen adierazia emateko ezartzen dio betekizunetik.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, agindu honetako 6. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, erabakia hartzeko epea etenda geratuko da tramite hark behar duen beste denboraz, jakinarazpen-egunaren eta erantzuteko epearen arabera.

  4. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie esleipendunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, diru-laguntzaren kopurutik ehuneko hirurogeita hamar ordainduko da, interesdunak diru-laguntza onartu duen edo onartu duela ulertzen den datatik aurrera zenbatzen hasita bi hilabeteren barruan; bigarrenean, gainerako kopurua ordainduko da, kirol-jarduera edo egitaraua bukatu eta emandako diru-laguntzaren diru kopuru osoa behar bezala justifikatu ondoren.

Aurreko paragrafoan xedatutakoari ezer kendu gabe, diru-laguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, aurreko artikuluan aipaturiko Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa, agindu honen 13. artikuluan xedatutako eran justifikatuta.

Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-araubidea konplitu beharko dute (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua), eta, zehazkiago, betiere honako hauek:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiliko da diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenarekin bat.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

  4. Kirol Zuzendaritzak programaren exekuzioari buruz eskatzen dion informazio guztia eskuratzea.

  5. Kirol Zuzendaritzari deialdia egitea kirol-gertakaria aurkezteko egiten diren ekitaldi publikoetan ager dadin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza toki ageri batean agerraraztea.

  6. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea, gizon eta emakumeen rolei dagokienez, eta erabilera estereotipatuak ez direla erabiliko bermatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz.

Kirol Zuzendaritza da agindu honetako diru-laguntzen programa kudeatzeko eskumena duen organoa.

Entitate onuradunek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan, diruz lagundutako jarduera -edo hala badagokio, partaidetza- amaitu eta handik hiru hilabeteko epean:

  1. Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzeari buruzko txosten zehatza, egindako jarduerak eta lorturiko emaitzak adierazita.

  2. Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak edo fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinakoa.

  3. Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura Sailaren babesa berariaz jasotzen duen dokumentazio guztiaren aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).

  4. Ekitaldian parte hartzeak izan duen kostu-kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita; bereziki jaso beharko dira helburu berarekin eskuratutako beste laguntzak, eskabideak aurkezteko unean haien eraginkortasunaren berri ez baldin bazegoen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira -betiere diru-laguntzaren xedea bete bada- edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako dagokion pertsona titularrak bidezko likidazio-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 23a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica:

Euskal Herriko kirol erakundeen erregistroko inskripzio zenbakia, hala balegokio / En su caso, n.º de inscripción en el registro de entidades deportivas del País Vasco

Inskripzio data / Fecha de inscripción

IFZ edo NAN / NIF o DNI: .........................Helbidea/Dirección:

Posta-kodea / Código postal:

Herria/Localidad:

Tel./Telfno.:

Faxa/Fax :

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail)

ORDAINKETARAKO BANKETXEA / AURREZKI KUTXAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS

Banketxea edo aurrezki kutxa / Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia/Agencia. n n n n

KD/DC n n

Kontu-zk. / N.º cuenta n n n n n n n n n n

PERTSONA JURIDIKOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK /

DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA PERSONA JURÍDICA

Izen-deiturak / Nombre y apellidos:

NAN/DNI:

Helbidea/Dirección:

Posta-kodea / Código postal: Herria/Localidad:

Tel./Telfno: Faxa/Fax::

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail):

KIROL JARDUERARI BURUZKO DATUAK / DATOS DE LA ACTIVIDAD DEPORTIVA

Jardueraren izena / Denominación de la actividad .

Jarduera bere egutegi ofizialean jaso duen Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo Nazioarteko Liga Profesionalaren izena eta kontakturako datuak / Denominación y datos de contacto de la Federación Internacional, Federación Europea o Liga Profesional de carácter internacional que ha incluido en su calendario oficial la actividad: .

.(en), 2009ko ren (e) (a)n

En ., a . de de 2009

Izen-deiturak / Nombre y apellidos:

NAN/DNI:

Izenpea/Firma

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.

El/La firmante de la solicitud habrá de coincidir con el/la solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad.

ENTITATE ESKATZAILEAK

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA DOCUMENTACIÓN A APORTAR

POR LA ENTIDAD SOLICITANTE

  1. Entitateari buruzko agiriak (1) 1. Documentación relativa a la entidad (1)

    1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda ez dauden entitateen kasuan, eratze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. a) En el supuesto de entidades que no figuren inscritas en el Registro de Entidades Deportivas del Gobierno Vasco, escritura de constitución y estatutos de la entidad, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

    2. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze agiriaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez. b) Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.

    3. IFZren fotokopia. c) Fotocopia del NIF.

      1. puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena (2). d) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado 1 (2).

    1. Zerga eta Segurantza Sozialeko zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (3). e) Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y de la Seguridad Social (3).

    2. Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, aitortzen duen zinpeko deklarazioa (VI. eranskina). f) Declaración responsable de que la entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello (anexo VI).

  2. Jarduerari buruzko dokumentazioa. 2. Documentación explicativa de la actividad.

    1. Jarduerari buruzko memoria. Gutxienez II. eranskinean jasotzen diren gaiak azaldu beharko dira: a) Memoria de la actividad. Deberá explicar como mínimo las cuestiones que se señalan en el anexo II.

    2. Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua, III. eranskineko ereduaren arabera (4). b) Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos de la actividad, modelo del anexo III (4).

    3. Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda eta egoera (5). c) Relación y estado de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto (5).

    4. Entitate eskatzailearen organo eskudunaren konpromisoa, kirol-lehiaketetan parte hartzearen ondorioz sortzen diren zabalkunde-moldeetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza agerrarazteko eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari deialdia egiteko kirol-gertakariarekin loturiko ekitaldi publikoetan ager dadin. d) Compromiso adquirido por el órgano de gobierno competente de la entidad solicitante de hacer constar en cualquier forma de difusión que de la participación en el evento se lleve a efecto el apoyo del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco y a convocar a la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco a los actos públicos relacionados con la participación en el evento.

    5. Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa (6). e) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud (6).

  3. Ordainketarako dokumentazioa. IV. edo V. eranskinak. 3. Documentación para el libramiento de pagos. Anexos IV o V.

    AURKEZTU BEHARREKO

    DOKUMENTAZIOARI BURUZKO ARGIBIDEAK NOTAS ACLARATORIAS SOBRE

    LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR

    (1) Pertsonari edo entitateari buruzko agiriak: (1) Documentación relativa a la persona/entidad:

    Pertsona edo entitate berak diru-laguntza eskaera bat baino gehiago egiten badu, pertsonari edo entitateari buruzko dokumentazioa eskabide batekin bakarrik aurkeztu beharko du. En el supuesto de que la persona o entidad realizara conjuntamente más de una solicitud de subvención, la documentación relativa a la persona o entidad tan sólo deberá presentarse acompañando a una cualquiera de las mismas.

    (2) 1) atalean eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena. (2) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el apartado 1)

    Entitate eskatzaileari buruz 1) atalean eskatutako dokumentazioa jadanik administrazioaren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluan. Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en el apartado 1) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

    Hala izanez gero, aitorpen bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta baita EAEko Administrazio Orokorreko zein organo edo bulegotan aurkeztu zen edo zeinek egin zuen ere. En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

    Ordezko aitorpen hori bakarrik egin ahal izango da ez badira hiru urte baino gehiago pasatu dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik. Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

    (3) Zerga eta Segurantza Sozialeko zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria: (3) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social:

    Gehienez, eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa izan beharko du, eta horretarako eskumenak dituen erakundeak emana. Dena den, dokumentazio hori dela-eta jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak. Deberá haber sido emitida por el organismo competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre estos extremos se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

    Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo entitateak lurralde batean baino gehiagotan jarduten baldin badu, helbide fiskala duen lurraldeetako bakoitzari dagokion organoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko du zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzeko. En el supuesto que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.

    (4) Aurrekontua: (4) El presupuesto:

    Orekatua izango da, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean Kultura Sailari eskatutako kopurua zehaztu beharko da. Habrá de ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.

    (5) Xede berberaz aurkeztutako beste diru-laguntzetarako eskabideak: (5) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto:

    Beste edozein erakunde pribatu nahiz publikori xede berberaz eskatutako diru-laguntza guztiak zehaztu behar dira eta baita diru-laguntza horien egoeraren berri eman ere (ukatua, erantzunaren zain ala emana dagoen eta, hala badagokio, zenbatekoa den). Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

    Beste erakunde pribatuei zein publikoei eskatutako diru-laguntzen zenbatekoen edota egoeraren edozein aldaketa jakinaraziko zaio diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen den zuzendaritzari eta baita eskabidearekin batera aurkeztutako jardueran edo honen aurrekontuan eragina izan dezakeen aldaketaren bat egin ahal izateko baimena eskatu ere. Bi egoera horietako edozein jakinarazi bekarkako zaio diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen den zuzendaritzari, kasuan kasuko espedientea ebatzi baino lehenagoko administrazio izapidetzearen edozein unetan. Comunicar a la Dirección gestora de las ayudas cualquier cambio en el estado o en el importe de las ayudas solicitadas a otras entidades, tanto públicas o privadas, así como solicitar autorización a la misma para la introducción de cualquier tipo de modificación que afecte a la actividad inicialmente presentada o a su presupuesto. Ambas situaciones deberán ponerse en conocimiento de la Dirección gestora en cualquier momento de la tramitación administrativa anterior a la resolución del expediente.

    (6) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria: (6) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud:

    Jarduera hobeto baloratzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazio aurkez dezake. Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la persona/entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración de la actividad.

LEHIAKETA EREMUA (kontinente bateko edo gehiagoko kirolariek parte-hartzen duten azaldu)

ÁMBITO COMPETITIVO (explicar si participan deportistas de uno o más continentes)

LEHIAKETA MODUA (aurresailkapenik dagoen ala ez azaldu; aurreko txandarik badago, horien emaitzak egiaztatu

SISTEMA DE COMPETICIÓN (explicar si existe un sistema clasificatorio previo o no; en caso de existir rondas previas, acreditar los resultados de las mismas)

PROBA PROGRAMA OLINPIKOAN SARTUTA DAGOEN

INCLUSIÓN DE LA PRUEBA EN EL PROGRAMA OLÍMPICO

Proba olinpikoa / Prueba olímpica n

C.I.O.k onartutako proba ez-olinpikoa / Prueba no olímpica reconocida por el C.I.O. n

C.I.O.k onartu gabeko proba ez-olinpikoa / Prueba no olímpica no reconocida por el C.I.O n

LEHIAKETAREN MAILA EDO KATEGORIA

RANGO O CATEGORÍA DE LA COMPETICIÓN

ESKATZAILEAK LEHIAKETARA ERAMANGO DUEN PERTSONA KOPURUA

NÚMERO DE PERSONAS DESPLAZADAS A LA COMPETICIÓN POR LA SOLICITANTE

Kirolariak/Deportistas:

Teknikariak/Técnicos/as:

Guztira/Total:

INTERESGARRITZAT JOTZEN DIREN JARDUERARI BURUZKO BESTE DATU BATZUK

OTROS DATOS DE LA ACTIVIDAD QUE CONSIDEREN DE INTERÉS

Jardunaldi kopurua / Número de jornadas: .

Jardunaldiak non izango diren / Lugar de celebración de las jornadas

GASTUAK/GASTOS

KONTZEPTUA/CONCEPTO ZENBATEKOA/IMPORTE

Garraio gastuak / Gastos de desplazamiento

Toki-aldatzeak / mugiturako petsona kop. / Explicar lugar/es de desplazamiento / n.º de personas desplazadas

Ostatu gastuak / Gastos de alojamiento

Toki-aldatzeak / mugiturako petsona kop. / egun kop. / Explicar lugar/es de desplazamiento / n.º de personas desplazadas / n.º días

Bestelako gastuak / Otros gastos

Guztira/Total

DIRU SARRERAK / INGRESOS

KONTZEPTUA/CONCEPTO ZENBATEKOA/IMPORTE EGOERA/ESTADO

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante

...................................

Ente publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos

Ente pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas

Bestelako sarrerak / Otros ingresos

Guztira/Total

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA / SUBVENCIÓN SOLICITADA

(1) Aurrekontuak orekatua behar du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak (eskatutako diru-laguntza barne)/El presupuesto debe ser equilibrado, es decir, gastos igual a ingresos (incluida la subvención solicitada).

(2) Izena eta bi abizenak / Sozietatearen izena

Nombre y dos apellidos / Razón Social .................................................................................................................................

Helbidea

Domicilio ....................................................................................................................................................

Posta kodea Herria

Código postal ............................................................. Población ..........................................................

Herrialdea

País .......................................................................................................................................................

B BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS

(1) Bankua

Banco n n n n

(2) Agentzia

Agencia n n n n

(3) KD

DC n n K/korrontea

C/corriente n n n n n n n n n n

(4) Jabea

Titular ......................................................................................................

C

Bankuaren adostasuna

Conforme banco D

Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero E

Sail edo Erakundearen onespena

Vº Bº Dpto. u organismo

Sinadura eta zigilua

Sello y firma Sinadura eta zigilua

Sello y firma Baimendutako sinadura eta zigilua

Sello y firma autorizada

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

IFZ edo NAN / NIF o DNI ,........................................... Hirugarrenaren kodea / Código del tercero (1): ,...........................................

Entitatearen izena edo pertsona fisikoaren izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos de la persona física

ALDAKETA/MODIFICACIÓN (2)

A) HELBIDERATZE DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua / Calle, n.º, piso

Herria/Localidad

Probintzia/Provincia .

Udal kodea / Código de población ............................. Posta kodea / Código postal

B) BANKETXEAREN EDO AURREZKI KUTXAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo aurrezki kutxa / Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia/Agencia. n n n n

KD/DC n n

Kontu zk. / N.º cuenta n n n n n n n n n n

Jabea/Titular

Data/Fecha Sinadura/Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da(dira) adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar.

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

  1. Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

  2. Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

    OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO

    KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL

    ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

Izen abizenak / Nombre y apellidos

NAN/DNI

NIRE ARDURAPEAN, ONDORENGOA ADIERAZTEN DUT:

DECLARO BAJO MI RESPONSABILIDAD:

Ordezkatzen dudan erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta aplikagarri diren gainontzekotan jarraiki.

Que la entidad que represento no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres y demás legislación aplicable.

Izenpea/Firma

Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik