- EBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko uztailaren 8koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 4081
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/08
- Argitaratze-data: 2009/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Komunikazio Idazkaritza Nagusian, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dago. Lanpostuaren kodea 520010 da, eta 161, ordea, dotazio-zenbakia. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostuak izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK:
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.
Bigarrena. Interesdunek eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dute eta bertan, dagozkien datuak eta betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiek eskaerarekin batera curriculuma igorri behar dute eta bertan honako hauek adieraziko dira:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituzten lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkiten hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.
Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko dute.
Laugarrena. Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSE MANUEL SALINERO FEIJOO.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 161.
Lantokia: Komunikazio Idazkaritza Nagusia.
Lantokiaren udalerria: Gasteiz.
Kidegoa: C/D.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun-data: 2001-10-31.
Lanpostuaren betekizunak:
C1 edo D1 kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.
Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, derrigorrezko lan utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko lan utzialdian daudenak -azken hauek gutxieneko epea bete badute-. Aipatutako guztiok.
Urtebeteko esperientzia administrarien kidegoan edo 2 urtekoa administrari laguntzaileenean.


