Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateari emandako diru-laguntza bat murrizteko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuak argitaratu eta gauzatzeko edo saio gisako ekintzak egiteko diru-laguntzei buruzko 2008ko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza (proiektua: «Las necesidades de las niñas ante la competición en el deporte escolar»). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateari emandako diru-laguntza bat murrizteko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuak argitaratu eta gauzatzeko edo saio gisako ekintzak egiteko diru-laguntzei buruzko 2008ko deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza (proiektua: «Las necesidades de las niñas ante la competición en el deporte escolar»).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 6320
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/08
  • Argitaratze-data: 2009/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

20/2008 espedientea

Ikusi dugu Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko txostena, proiektu honi dagokionez: «Las necesidades de las niñas ante la competición en el deporte escolar». Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuak argitaratu eta gauzatzeko edo saio gisako ekintzak egiteko diru-laguntza jaso zuen, 2008. urtean.

Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuak argitaratu eta gauzatzeko edo saio gisako ekintzak egiteko diru-laguntzak arautu ziren 2008. urterako (2008ko ekainaren 18ko EHAA, 115. zk.).

Bigarrena. Eskabideak aurkeztu ondoren eta horiek Hautaketa Batzordeak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena hartu zuen 2008ko azaroaren 4an (2008ko azaroaren 27ko EHAA, 228. zk.). Ebazpen horren I. eranskinean, Euskal Herriko Unibertsitateari 17.504,32 euroko diru-laguntza eman zitzaion proiektu hau egiteko: «Las necesidades de las niñas ante la competición en el deporte escolar».

Hirugarrena. 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, diru-laguntzaren % 50 (8.752,16 euro) laguntza onartu ondoren ordaindu zen, eta gainerako % 50 diruz lagundutako jardueretan izandako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zen. Horretarako, artikulu horretan aipatzen den diru-laguntza zertan erabili den justifikatzeko agiriak aurkeztu beharra zegoen 2009ko otsailaren 28 baino lehen.

Entitate onuradunak aurkeztutako agirietan ikusten denez, diruz lagundutako jarduerei dagozkienez, 17.174,23 euroko gastuak justifikatu dira diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzerakoan; gainerakoa, 330,09 euro, justifikatu gabe dago.

Lehenengoa. Ebazpen hau hartzeko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari dagokio, 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren 14.1 artikuluan diru-laguntzak emateko prozedura amaitzeko organo berari ematen zaion eskumenarekin korrelazioan.

Bigarrena. 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren 17.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren oinarriak ikusi ondoren, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Unibertsitateari «Las necesidades de las niñas ante la competición en el deporte escolar» proiekturako emandako diru-laguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztea, justifikatutako gastuen arabera. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez egindako deialdiaren babesean eman zitzaion diru-laguntza (Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuak argitaratu eta gauzatzeko edo saio gisako ekintzak egiteko diru-laguntzei buruzko 2008ko deialdia; 2008ko ekainaren 18ko EHAA, 115. zk.). Diru-laguntza hori 2008ko azaroaren 4eko Ebazpenaren I. eranskinean dago.

Entitate onuradunaren diru-laguntza 17.174,23 eurokoa izango da, 330,09 euro kendu baitira gainerako gastuak ez justifikatzeagatik.

Bigarrena. Entitate onuradunari 8.752,16 euro ordaindu zaizkionez, diru-laguntzaren bigarren zatia 8.422,07 eurokoa izango da, diruz lagundu diren jardueretan izandako gastuak behar bezala justifikatu direnez. Bigarren zatia ordaindu gabe dago.

Hirugarrena. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez, ebazpen hau interesatuari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Jakinarazten zaio ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik