Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 937/2009 zenbakidun prozedura laburrean alberdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 937/2009 zenbakidun prozedura laburrean alberdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 188
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko urriaren 29ko Ebazpena eman duela non xedatu den Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedura honi buruzko espediente administratiboa:

937/2009 zenbakiko prozedura laburtua: Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko apirilaren 6ko Aginduaren aurka Francisco Javier Arrese Martínez jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko agindu horretan ezetsi egin zen 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bitartez deitutako lehiaketa espezifikoko Balorazio Batzordeak azaroaren 24an hartutako erabakiaren aurka jarritako gorako errekurtsoa.

Prozedura horrek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduran alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.

    (Abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, Funtzio Publikoaren zuzendaria ez baitago).

    Lan Harremanen zuzendaria,

    JUAN CARLOS CUELLAR AREVALO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik