- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 4koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Teknologia edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzeko Gauzatu-Industria programa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 4koa, Industria eta Energiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Teknologia edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan ezarritako esparruan esleitu ziren laguntzok (2009 ekitaldirako).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 6672
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/04
- Argitaratze-data: 2009/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
2007ko maiatzaren 21eko Aginduak Gauzatu-Industria programa arautzen du; hots, teknologian edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzekoa (2007ko ekainaren 12ko EHAA, 112. zk.). Agindu hura aldatu egin zuen 2007ko abenduaren 18ko beste Agindu batek (2008ko urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zk.).
Aipatutako Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2008ko azaroaren 19an, eta hala, 2009rako laguntzak emateko deialdia argitara eman zuen, teknologian edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan ezarritako esparruan.
Teknologia edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzeko Gauzatu-Industria programan egindako eskabide guztiek orotara zenbat diru eskatzen duten kontuan hartuta, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuen aurrekontu-baliabideen arabera, bidezkoa da programa horretan 2009 ekitaldirako ezarri diren laguntzetara funts gehiago bideratzea.
Adierazitakoagatik, aipatutako Aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena baliatuz, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera,
Lehenengoa. 37.900.000 euroraino areagotzea Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordearen 2008ko azaroaren 19ko Ebazpenean aurreikusitako baliabide ekonomikoak. Ebazpen horretan argitaratzen dira «+ Euskadi 09» Planeko aurrekontu-aukeren arabera, teknologian edo/eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortu eta garatzea bultzatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak banatzeko deialdia.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 4a.
Industria eta Energiako sailburuordea,
FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.


