- EBAZPENA,2009ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan zehaztu laguntzak finantzatzeko, 2009. urterako esleitutako kredituak. Izan ere, dekretu horren bidez a - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA,2009ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan zehaztu laguntzak finantzatzeko, 2009. urterako esleitutako kredituak. Izan ere, dekretu horren bidez arautu egiten baitira ondoko diru-laguntzak: Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliaturik bideratutako aurreikuspen sozialeko sistema osagarri batzuk ezartzeko direnak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 6396
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/10
- Argitaratze-data: 2009/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, arautu egiten dira: Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliaturik bideratutako aurreikuspen sozialeko sistema osagarri batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak (aurrerantzean BASE).
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina; eta bertako 49.5 artikuluan ezartzen denez, behin Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean izanez gero, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, berraztertu, gaurkotu edo behar bada ezarri egin beharko dira programetako diru-laguntzak emateko arauak.
Azaroaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, arautu egiten dira: BASE baliaturik aurreikuspen sozialeko sistema osagarri zenbait ezartzeko laguntza ekonomikoak; eta bertan eta publikotasun printzipioari dagokionez, honakoa ezartzen da: Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez, urtero emango ditu argitara: aipatu dekretuan aurreikusitako laguntza-ildoak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak edo, beharrezkoa bada, kredituok gaurkotzetik ateratzen den zenbatekoa.
Hala ere, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuan, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuan, eta azken dekretu horretako xedapen gehigarrietarik bigarrenean oinarriturik, Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun eta Finantzetako sailburuordeari dagokio aipatu laguntzen zenbatekoa osoa argitara emateko eskumena.
Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuko 17.1 artikuluan zehazten denez, aipatu dekretuko helburuak betetzeko baliabide ekonomikoak aurrekontu-kreditu egokietatikoak izango dira, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritakoetatik edo aurrekontuen arloan lege maila duten arauetan ezarritakoetatik.
Ondorioz, abenduaren 29ko 19/2008 Legea, hau da, 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuan onartzen dituena onartu denez gero, honakoa,
Lehenengoa. Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, BASE baliaturik aurreikuspen sozialeko sistema osagarri zenbait ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira; eta haren 7.3 artikuluan ezarritakoa betetzearren, 2009. urterako guzira 100.000 euro erabiliko dira, eta 2010. urterako, konpromisoko 42.500 euroko kreditua.
Bigarrena. Aipatu laguntzak eman eta jasotzeko baldintzak hauexek izango dira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan aurreikusitakoak.
Lehenengoa. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko aukerako errekurtsoa aurkez daiteke, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, betiere Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriaz; hala ere, guzti horrek ez du eragotziko interesatuek bidezko jotzen duten beste edozein errekurtso aurkeztea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.
Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,
FERNANDO DE LA HUCHA CELADOR.


