- 5328/2009 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako 2010eko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5328/2009 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako 2010eko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6497
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/12
- Argitaratze-data: 2009/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko prozesua arautzen du. Dekretu horrek zehazten du Osakidetzan aplikatu beharreko hizkuntza-eskakizunak apirilaren 15eko 13. artikuluan ezarritakoak direla (86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena). Orobat ezartzen du Osakidetzak eskumena duela hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko, bai ohiko deialdi bai ohiz kanpoko deialdien bidez.
Horiek horrela,
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 12a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
oinarria. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2010eko deialdiak egiaztatze-prozesu independente biz egongo da osatuta; prozesuok elkarren segidakoak izango dira, baina oinarri orokor berek arautuak. Prozesu bakoitzak bere atalak izango ditu: izena emateko aldia, onartuen eta baztertuen zerrenda, atariko proben eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proba idatzien deialdia, ahozko probetara deitutakoen jende aurreko zerrenda, ahozko probak, probei dagokien behin-behineko kalifikazioen zerrenda, zerrenda hori dela kausa erreklamatzeko aldia eta, prozesuari amaiera emateko, behin-betiko kalifikazioen argitaratzea.
oinarria. Deialdian hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ardura duen epaimahaia 2010eko deialdi osorako izendatuko da, alegia, egiaztatze-prozesu bietarako. Kideak 24. oinarrian xedatutakoaren arabera izendatuko dira.
oinarria. Lehenengo egiaztatze-prozesua ebazpen hau argitaratzen den egunean hasten da. Bigarren egiaztatze-prozesua barne-jarraibide batzuen bidez hasiko da, Giza Baliabideetako Zuzendariak emanda hain zuzen. Jarraibideok zehaztuko dituzte prozesua osatuko duten urratsen erak eta epeak.
oinarria. Deialdi honetan parte har dezakete prozesurako izena emateko epean zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan dauden Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.
oinarria. Deialdiak aukera ematen du lehenengo, bigarren eta hirugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Edozein modutara, eskatzaileek hizkuntza-eskakizun bakar baten azterketa egin ahalko dute.
oinarria. Hirugarren hizkuntza-eskakizunaren probak egiteko bigarren hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta eduki behar da deialdian izena emateko epearen azken egunerako.
oinarria. Minusbaliotasunen bat onartuta duten izangaiek eskabide-orrian adierazi behar dute zein egokitzapen tekniko behar duten azterketa egin ahal izateko; nolanahi ere den, azterketak gainditzeko eskatuko den gaitasun maila berdina izango da.
oinarria. Izangaiak hizkuntza-eskakizun batean baino gehiagotan parte hartzeko eskabidea egiten badu, Osakidetzak, bere kabuz, izangaiak probak egiteko eskatu duen hizkuntza-eskakizun altueneko zerrendan sartuko du.
Egiaztatze-prozesurako izena eman behar den momentuan aurreko prozesuaren behin betiko kalifikazioak oraindik argitaratu ez badira, aurreko deialdi horretan parte hartu duten izangaiek behin-behineko kalifikazioen arabera eskatu beharko dute hizkuntza-eskakizun jakin baten probetan parte hartzeko. Hala ere, prozesuan zehar behin betiko kalifikazioak argitaratzen badira eta, horren ondorioz, izangairen baten egoera aldatzen bada, Osakidetzak, bere kabuz, horrelako izangaien inskripzioa aldatuko du, egiaztatu duten hizkuntza-eskakizuna aintzat hartuta.
oinarria. Egiaztatze-prozesu bakoitzaren izena emateko epea igaro ondoren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko du. Baztertuen kasuan, baztertzearen arrazoia adieraziko da. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren web orrian eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan jarriko da jende aurrean.
oinarria. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda jende aurrean jarri eta hurrengo egunetik hasita, interesatuek hilabeteko epea izango dute gora jotzeko errekurtsoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari aurkezteko.
oinarria. Azterketan parte har dezakete onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duen ebazpenean onartuta agertzen diren izangaiek.
Era berean, azterketan parte har dezakete, baztertuta egon arren, gora jotzeko errekurtsoa jarri eta beraren kopia azterketaren egunean aurkezten dutenek. Gora jotzeko errekurtsoaren kopiarekin batera eskabidearen kopia ere aurkeztu beharko dute. Azterketaren emaitzak bakarrik balio izango du, baldin eta errekurtsoa ebatzi ondoren izangaia onartuta geratzen bada.
oinarria. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak egiaztatze-prozesu bakoitzaren azterketen egutegia egokituko du onartutako eskaerak eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Azterketen egunak, lekuak eta orduak Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan, Osakidetzaren web orrian eta komunikabideetan argitaratuko dira.
oinarria. Lehenengo eta bigarren hizkuntza-eskakizunen atariko probak eta idatzizko probak bizkaieraz egin daitezke. Aukera hori eskabidean bertan espresuki adierazi behar da.
oinarria. Proba guztiak baztertzaileak direnez, proba bat ez gainditzea nahikoa izango da hurrengo probak ez ebaluatzeko.
oinarria. Atariko proben behin-behineko kalifikazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko dira, eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriko.
Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari aurkezteko. Erreklamazio horiek onartuak edo ezetsiak izango dira atariko probaren behin betiko kalifikazioak ezagutzera emango dituen ebazpenaren bidez.
oinarria. Idatzizko probak gainditzen dituzten izangaiak ahozko probetara deituak izango dira. Ahozko probetara deitutakoen zerrenda zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta Osakidetzaren web orrian jarriko da.
Ahozko probara deituak izan ez direnek idatzizko proben emaitzen aurka erreklamazioren bat aurkeztu nahi badute, egiaztatze-proben behin-behineko kalifikazioak argitaratu ondoren egin beharko dute, 18. oinarrian araututakoaren arabera.
oinarria. Aztertzaileek izangaien ahozko proba grabatu ahalko dute, premia ikusten badute, bakar-bakarrik, kalifikazioaren alderdiren bat berrikusteko, lagungarri bat eskueran edukitzearren.
oinarria. Azterketen behin-behineko kalifikazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko dira, eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriko. Kalifikazio horietan, ebaluatutako proba bakoitzaren arabera (irakurmena, idazmena, ahozko ulermena, mintzamena) zehaztuko da izangaia «gai» edo «ez gai» den.
Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari aurkezteko. Erreklamazio horiek onartuak edo ezetsiak izango dira behin betiko kalifikazioak ezagutzera emango dituen ebazpenaren bidez.
oinarria. Behin-behineko kalifikazioen aurka erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren, Osaki-detza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Zerbitzuak aurkeztutako erreklamazioak aztertu eta erabakiko ditu. Ahozko probetara deituak izango dira, aurreko ahozko probara deituak ez izan arren, idatzizko proben aurka ezarritako erreklamazioa onetsi zaien izangaiak.
oinarria. Ontzat emandako erreklamazioen ondorioz deitutako ahozko probak amaitutakoan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratuko ditu zuzendari Nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako da.
Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
oinarria. Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenek behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik izango dituzte ondorioak.
oinarria. Izangai bakoitzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetan lortzen duen behin betiko kalifikazioa bakarra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai». Behin betiko emaitza «ez gai» denean, atariko proba edo hizkuntza trebetasunen bat gaindituta edukitzeak ez du baliorik izango beste egiaztatze-prozesu baterako.
Behin betiko emaitza «gai» izateko, behar-beharrezkoa da prozesuko proba guztiak gaindituak izatea.
oinarria. Proba hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ziurtagiria jasoko dute.
oinarria. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari Nagusiaren ebazpen bidez, deialdiaren ardura izango duen epaimahaia izendatuko da. Epaimahaikide izango dira epaimahaiburua, hiru mahaikide eta idazkaria. IVAPek epaimahaikideetatik bat izendatuko du. Epaimahaikide gehienak Euskal Herri Administrazioen zerbitzuan dauden langile finkoak izango dira, eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute. Epaimahaiburuak bere botoaz erabakiko ditu berdinketak, erabakiak hartzerakoan horrelakorik gertatzen bada.
oinarria. Epaimahaiak probetarako azterketa-ereduak ikus-onetsiko ditu. Proben behin-behineko emaitzen kontra jarritako erreklamazioez arduratuko da, eta Osakidetzako Euskara Zerbitzura deribatuko ditu. Era berean, prozesua modu egokian bideratzen dela zainduko du, horrela, izangaien aukera berdinak izateko printzipioa berma dadin.
Epaimahaikideek kalte-ordainak jasoko dituzte egindako zerbitzuengatik, baita bertaratzeagatik dagokienak ere, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, aipatu kalte-ordainak jasoko dituzte zaintza lanetan edo laguntza materialari dagokionez Epaimahaiari aholkularitza edo laguntza eskaintzen diotenek.
oinarria. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak izango du probak antolatzeko ardura. Hizkuntza-eskakizunen probak sortzeko eta kalifikatzeko ardura Osakidetzako Euskara Zerbitzuak izango du, eta horretarako behar dituen baliabide materialez eta giza baliabideez hornituko zaio.
oinarria. Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatuko den euskara ezagutza-maila neurtzeko ondorengoak hartuko dira kontuan: batetik, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 13. artikuluan hizkuntza-eskakizun bakoitzerako zehaztutako hizkuntza-gaitasuna, eta bestetik, apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoak, eranskinean ezarritakoa.
oinarria. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako eskabideak kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da eskatzaileei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, tratatzea, fitxategi batean biltzea eta Osakidetzari eta erakunde eskudunei lagatzea. Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen tratamendua, bai Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, bai datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien Araudiak (ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) xedatutakoaren arabera egingo da.
Deialdi honetan parte hartzen duten langileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren datu pertsonalen tratamendua.
Era berean, onartu egiten dute kalifikazioak erregistratzea, tratatzea, eta erakunde eskudunei lagatzea, Euskera Planak aurreikusitako gutxieneko helburuen eta lehentasunen betetze maila, bai eta hizkuntzaren aldetik gaitzeko prozesuak, eta hizkuntza-eskakizunen egiaztatze gradua ere (67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzekoa, 1.3 artikulua). Orobat, datu horiek Osakidetzako Euskera Plana egokiro kudeatzeko ere erakunde eskudunei lagatzea onartzen dute.
Eskatzaileei buruzko informazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratutako fitxategi batean egongo da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren «Registro del personal de Osakidetza» deritzan erregistroan hain zuzen. Eskatzaileek Fitxategietako datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara jo dezakete: Araba kalea, 45; 01006, Vitoria-Gasteiz.
oinarria. Deialdi honetako lehenengo egiaztatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
oinarria. Izangaiek eskabide elektronikoa bete beharko dute, horretarako ondorengo helbide elektronikoetara joz:
http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak, Hizkuntza-eskakizunen deialdiak > egiaztapenak > 2010eko deialdia > eskabideak).
http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Osakidetza > Giza Baliabideak > Euskara > egiaztapenak > 2010eko deialdia > eskabideak).


