- EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research zentroan ikertzaile bisitari direnentzat dirulaguntza bat esleitzen duen ebazpena argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko maiatzaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research zentroan ikertzaile bisitari direnentzat dirulaguntza bat esleitzen duen ebazpena argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2649
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/03
- Argitaratze-data: 2010/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 2ko Aginduak, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Research zentroan ikertzaile bisitari direnentzat dirulaguntza bat deitzen du.
Agindu horren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, hartutako ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, sei hilabeteko epean, deialdia argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia egin arren, eta guztiek horren berri jakin dezaten, dirulaguntza jaso dutenen eta ordezkoak izateko aukeratutako pertsonen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horren ondorioz,
Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenaren bitartez, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 2ko Aginduaren babesean Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Research zentroan ikertzaile bisitari direnentzat dirulaguntza jaso dutenen eta ordezkoak izateko aukeratutako pertsonen zerrenda argitaratzea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 3a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.
Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research zentruan ikertzaile bisitari direnentzat dirulaguntza. Onuradunen eta ordezkoen zerrenda.
Ayuda para investigadores visitantes en el Centre for Cultural Research de la Universidad de Glasgow. Relación de beneficiarios y suplentes.
Izen-abizenak
Nombre y apellidos Kontzeptua
Concepto
José M.Ş Zendoia Sainz 2010-2011 ikasturteko onuraduna. / Beneficiario del curso 2010-2011
Azucena Vicente Molina 1. ordezkoa / Suplente 1.ş.


