- EBAZPENA, 2010eko ekainaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zeinen bitartez onartu eta herri-onurako deklaratzen baita ondokoaren exekuzio-proiektua: Valdegovía/Gaubea udalerrian, Osmako Entrambasaguas eta Trespaderne transformazio-azpiestazioen arteko lotura egiten duen airetiko linea elektrikoa, 13,2 kV-koa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko ekainaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, zeinen bitartez onartu eta herri-onurako deklaratzen baita ondokoaren exekuzio-proiektua: Valdegovía/Gaubea udalerrian, Osmako Entrambasaguas eta Trespaderne transformazio-azpiestazioen arteko lotura egiten duen airetiko linea elektrikoa, 13,2 kV-koa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 4786
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/08
- Argitaratze-data: 2010/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Erref.: 17509-PML-mmb.
Esp.: 01-AT-H-2008-00020.
Bat. 2008ko maiatzaren 5ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (helbidea: Alcalde F. Dancausa kalea, z.g., Gamonal industrialdea, Burgos) Valdegovía/Gaubea udalerrian, Osmako Entrambasaguas eta Trespaderne transformazio-azpiestazioen arteko lotura egiten duen airetiko 13,2 kV-ko linea elektrikoa ezartzeko administrazio-baimena, onura publikokotzat aitortzeko deklarazioa eta gauzatzeko proiektuaren onarpena eskatu zuen eta, horretarako, eskariarekin batera, proiektua aurkeztu zuen, industriako ingeniari María Luján García Martín andreak sinatua (280 elkargokide-zenbakia) eta Palentziako Industriako Ingeniarien Elkargo Ofizialak 0267 zenbakiarekin 2008ko apirilaren 9an ikus-onetsia.
Bi. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-10-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, aipatutako eskabidea jendaurrean jartzen duen iragarkia 2009ko apirilaren 27ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkarian, 2009ko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2009ko apirilaren 7ko El Correo egunkarian argitaratu zen.
Halaber, iragarki hori Valdegovía/Gaubeako udaletxeko iragarki-oholean jarri zen 2009ko martxoaren 31tik apirilaren 29ra.
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 40. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioen eraikuntza, ustiapena, funtsezko aldaketa, eskualdatzea eta itxiera administrazio-baimenaren erregimenari lotuta geratuko dira.
Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak EAEn konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
Lau. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52. artikuluan ezartzen da herri-onurakoak direla energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko diren instalazio elektrikoak, ezartzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetze aldera eta igarobide zorra jartze eta erabiltze aldera. Lege horretako 54. artikuluan ezartzen denez, halaber, herri-onurako deklaratze horrek ondasunak okupatu beharra, eragindako eskubideak erosi beharra eta, Nahitaezko Desjabetze Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako, urgentziaz okupatu beharra dakar.
Bost. Administrazio prozedurako arau erregulatzaileetan eta aipatu legeetan aurreikusitako prozedura izapide eta baldintzak hartu dira kontuan eta bete ere egin dira espedienteari izapideak egiterakoan.
Aipatutako lege-manuak, eta oro har aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa
Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresari (Burgos) baimena ematea Valdegovía/Gaubea udalerrian, Osmako Entrambasaguas eta Trespaderne transformazio-azpiestazioen arteko lotura egiten duen airetiko 13,2 kV-ko linea elektrikoa ezartzeko, eta, María Luján García Martín ingeniari teknikoak sinatutako gauzatzeko proiektua onestea (280 elkargokide-zenbakia); proiektu hori Palentziako Industriako Ingeniarien Elkargo Ofizialak 0267 zenbakiarekin 2008ko apirilaren 9an ikus-onetsi zuen, ezaugarri nagusi hauek zituela:
Airetiko linea elektrikoa:
Zerbitzu-tentsioa: 13.2 kV.
Eroaleak: 100 mm²-ko aluminiozkoak.
Euskarriak: hormigoi armatuzkoak.
Luzera: 2.301 metro.
Hasiera: Aurreikusitako 20.425 zenbakidun euskarria, Berguenda lineako 948 zenbakiduna ordezten duena.
Amaiera: aurreikusitako 20441 zenbakidun euskarria.
Baimendu den instalazioa onura publikokotzat deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpean hartutako ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea dakar eta, horrenbestez, horiek premiaz okupatuko dira eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztuko dira, Lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:
Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.
Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara zenbatutakoa.
Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.
Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 8a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


