- EBAZPENA, 2010eko uztailaren 2koa, Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntza publikoen 2010eko ekitaldirako jendaurreko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 2koa, Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntza publikoen 2010eko ekitaldirako jendaurreko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3775
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/02
- Argitaratze-data: 2010/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 1eko Aginduari jarraiki, agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautzen dira eta horien oinarri arautzaileak onartzen dira.
Agindu horren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako, eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.
Aurrekoa aintzat hartuta, eta adierazitako Aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmenaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Ebazpen honen helburua honako hau da: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautzeko eta horiek arautzeko oinarriak onartzeko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2010eko ekitaldirako deialdia egitea.
Horretarako, 2010erako zortziehun eta hogeita hamaika mila (831.000) euroren balioa duen ordainketa-kreditu bat dago, abenduaren 23ko 2/2009 Legean 2010eko ekitaldirako onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren 07.7311.33.75200.001 aurrekontu-aplikazioaren kontura.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Industria eta Energiako sailburuordearen Ebazpenak emango du zirkunstantzia horren berri.
Bigarrena. Betekizunak.
Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautzeko eta horiek arautzeko oinarriak onartzeko Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, Agindu horren 4. artikuluan xedaturiko betekizunak bete beharko dituzte.
Gainera, eskabide-orriak eta gainerako dokumentazio osagarria lurralde historiko bakoitzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzako bulegoetara bidali behar dituzte, bai zuzenean, bai urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Laguntzen eraginpeko jardunak gauzatzeko epea 2010eko abenduaren 31n amaituko da.
Eskabideak aurkezteko, hilabete bateko epea izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian idazki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Lehenengoa. Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 2a.
Industria eta Energiako sailburuordea,
FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.


