Euskadi.eus
  • 2570/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dute destinoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2570/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dute destinoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4832
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/13
  • Argitaratze-data: 2010/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zenbakia).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4257/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute destinoa. Ebazpen hori 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn argitaratu zen, 12. zenbakian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 325/2010 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. paragrafoan jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko GSU-ko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian; fakultatibo horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute destinoa.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean, esleitutako destinoen zerrenda agertuko da; II. eranskinean hautaketa-prozesua gainditu duten baina destinorik lortu ez duten izangaien zerrenda; eta III. eranskinean, ordea, baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epea luzaturik, destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. paragrafoan ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

30561382 Guerra Zaldua, Nicolás Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2

Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu

72389288 Pérez Alonso, Adelina Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 2

Organización Central Organización Central - Álava

16245299 Mongelos Ramírez, Jesús M. Arabako Eskualdea Arabako Esk.Administrazioa 2

Comarca Araba C. Araba-Administración

15799128 Gorricho Labiano, Jesús M. Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia

15363946 Aguirrebeña Larrañaga, Javier Deba Garaiko Ospitalea Deba Garaiko Ospitalea 2

Hospital Alto Deba Hospital Alto Deba

14937843 Garay Cano, Miren Idoia Erakunde Zentrala Erakunde-Zentrala - Araba 2

Organizacion Central Organización Central - Álava

30561382 Guerra Zaldua, Nicolas 50,0000 16,3000 0,0000 66,3000 95,6250 161,9250 L

72389288 Pérez Alonso, Adelina 50,0000 16,6207 0,0000 66,6207 94,1667 160,7874 L

16245299 Mongelos Ramírez, Jesús M. 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 67,2917 137,2917 L

15799128 Gorricho Labiano, Jesús M. 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 65,4167 135,4167 L

15363946 Aguirrebeña Larrañaga, Javier 50,0000 17,0000 8,5000 75,5000 58,7500 134,2500 L

14937843 Garay Cano, Miren Idoia 21,0000 13,5200 8,5000 43,0200 75,8333 118,8533 L

L: Librea/Libre LD: Libre desgaitua / Libre discapacitado.

30561382 Guerra Zaldua, Nicolas 50,0000 16,3000 0,0000 66,3000 95,6250 161,9250 L

72389288 Pérez Alonso, Adelina 50,0000 16,6207 0,0000 66,6207 94,1667 160,7874 L

16245299 Mongelos Ramírez, Jesús M. 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 67,2917 137,2917 L

15799128 Gorricho Labiano, Jesús M. 50,0000 20,0000 0,0000 70,0000 65,4167 135,4167 L

15363946 Aguirrebeña Larrañaga, Javier 50,0000 17,0000 8,5000 75,5000 58,7500 134,2500 L

14937843 Garay Cano, Miren Idoia 21,0000 13,5200 8,5000 43,0200 75,8333 118,8533 L

10830065 Hurtado de Saracho Echevarria, Iraida 19,6500 14,6300 0,0000 34,2800 67,0833 101,3633 L

14595698 Iruretagoiena Sánchez, M. Luisa 6,4500 20,0000 0,0000 26,4500 64,1667 90,6167 L

L: Librea/Libre LD: Libre desgaitua / Libre discapacitado.

16060935 Cantero González, David 6,4500 13,7762 0,0000 20,2262 66,4583 86,6845 L

15930616 Anso Borda, M. Idoia 6,3000 12,3350 0,0000 18,6350 65,8333 84,4683 L

72255678 Vivanco Gómez, María Lourdes 7,5750 11,4725 0,0000 19,0475 60,4167 79,4642 L

L: Librea/Libre LD: Libre desgaitua / Libre discapacitado.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik