Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko irailaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza hainbat ikastetxeri ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko irailaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntza hainbat ikastetxeri ematen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5076
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/20
  • Argitaratze-data: 2010/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduak, 2009-2010 aldian, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko eskakizunak eta horiek kudeatzeko prozedura jasotzen ditu.

Ikastetxeek aipatutako 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren 2.4 artikuluan adierazitako epearen barruan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari diru-laguntza eskaera aurkeztu diote.

Espedienteak aztertu ondoren, aipatutako aginduak ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu da. Beraz, honako hau

Lehenengoa. Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko, hainbat ikastetxeri guztira 18.606 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banaketa ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena. Ikastetxeek ikasle, enpresa eta tutore bakoitzari dagozkion diru-laguntzen likidazioa egin beharko dute. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren 6.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena. Ikastetxeek, diru-laguntza jasotzen dutenetik hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari memoria ekonomiko bat igorri beharko diote, deialdia egiteko aipatutako aginduaren 6.2.j) artikuluan adierazitako baldintzetan.

Laugarrena. Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Kontu Epaitegiari emango diete beraiek eskatutako informazioa. Horretarako, ikasleei, enpresei eta tutoreei egindako ordainketen ziurtagiriak izango dituzte, diru-laguntza ematen denetik hasita bost urteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 20a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

Lurraldea/Territorio: Araba/Álava

Kod

Cod Ikastetxeak

Centros Enpresak

Empresas Ikasleak

Alumnado Tutoreak

Tutores/as Guztira

Total Sarea

Red

010246 Escuela de Arte de Vitoria-Gasteiz 3.399,90 212 3.611,90 Publikoa

Pública

Guztira

Total 3.399,90 212 3.611,90

Lurraldea/Territorio: Gipuzkoa

Kod

Cod Ikastetxeak

Centros Enpresak

Empresas Ikasleak

Alumnado Tutoreak

Tutores/as Guztira

Total Sarea

Red

013131 IES Usandizaga BHI 1.118,88 1.118,88 Publikoa

Pública

013024 CAAPD Kunsthal APDIB

CIF: B20593810 3.786,36 580 856,66 5.223,02 Pribatua

Privado

Guztira

Total 4.905,24 580 856,66 6.341,90

Lurraldea/Territorio: Bizkaia

Kod

Cod Ikastetxeak

Centros Enpresak

Empresas Ikasleak

Alumnado Tutoreak

Tutores/as Guztira

Total Sarea

Red

015188 IES Ibarrekolanda

BHI 1.230,30 406 1.636,30 Publikoa

Pública

015003 CAAPD Inutec APDIB

CIF: B95108080 2.980,80 444 3.424,80 Pribatua

Privado

015477 CAAPD Argiarte APDIB

CIF: B95332573 3.284,10 307 3.591,10 Pribatua

Privado

Guztira

Total 7.495,20 1.157 8.652,20

Lurralde guztiak / Todos los Territorios Guztira/Total

Euros 18.606

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik