Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Josefina Hierro Rodríguez andrearen nominatik kenketa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 4koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Josefina Hierro Rodríguez andrearen nominatik kenketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 6025
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/04
  • Argitaratze-data: 2010/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritza honetan Bilboko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariaren idazki bat jaso genuen fax bidez 2010eko ekainaren 4an. Horren bitartez jakinera ematen zen Josefina Hierro Rodríguez andrea ez zela 2010eko maiatzaren 13tik lanera itzuli. Data horretan, hain zuzen, Epaitegi horretara deitu zuen mediku-kontsultara joan behar zuela jakinarazteko.

  2. Egin beharreko egiaztapenak eginda ikusi zen Josefina Hierro Rodríguez andrearen ordutegi-fitxaketak falta zirela idazkariak adierazitako egunetik Ebazpen hau ematen den egunera arte, baina Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritza honetan ez dago lizentzia edo baimen eskaerarik ezta lanera ez joatearen arrazoia egiaztatzeko dokumenturik ere.

  3. Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak Ebazpena eman zuen 2010eko ekainaren 10ean eta bertan 01/10 informazio-eginbideak hasteko agindua eman zuen eta Josefina Hierro Rodríguez andreari agindu zion 2010eko maiatzaren 13tik lanpostura ez joateko arrazoia egiaztatzen zuen dokumentua aurkezteko 10 eguneko epean. Halaber, ohartarazi egin zion adierazitako epean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izana diziplina-erantzukizunerako eta ordainsarien kenketarako arrazoia izan zitekeela.

  4. Aurretik aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu ondoren eta jakinarazpena bete lortu ez zenez gero, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 5. paragrafoan (4/1999 Legeak egindako idazkera berrian, 1999ko urtarrilaren 14ko 12 zenbakiko BOE) jasotakoari jarraituz, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eskatu zen. Ebazpena irailaren 13ko 176 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

  5. Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritza honetan Josefina Hierro Rodríguez andrearen idazki bat jaso genuen fax bidez 2010eko irailaren 23an. Harekin batera, Gurutzetako Ospitalearen txosten bat zetorren, 2010eko abuztuaren 8ari zegokiena; eta, beste bat, 2010eko irailaren 22koa, mediku espezialista batek sinatuta, hain zuzen.

  1. Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 12. artikulua. Artikulu horrek ezartzen ditu Justizia Administrazioko langileen arloan Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritzari dagozkion egitekoak.

  2. Martxoaren 26ko 60/1996 Dekretua, Transferentzien Batzorde Mistoaren 1996ko otsailaren 16ko Erabakia onartzen duena; eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretua, Justizia Administrazioko langileen alorrean, Estatuko Administrazioaren egiteko eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. Eskualdatze hori indarrean sartu zenetik, Erkidego honi dagokio Justizia Administrazioaren zerbitzuko giza baliabideak hornitzea, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

  3. Botere Judizialaren Lege Organikoko 497.e) artikuluak Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionarioek jartzen den lanaldi eta ordutegi erregimena betetzeko duten eginbeharra ezartzen du eta bere 471. artikuluan xedatzen denez, eskumenak beren gain dauzkaten autonomia-erkidegoek haien estatutuaren eta araubide juridikoaren inguruko gai guztietan, hautaketa, hasierako eta etengabeko prestakuntza, lanpostuak betetzea, maila-igoerak, administrazio-egoerak, lanaldia, lan-ordutegia eta diziplina-araubidea barne.

    Eskumen horretaz baliatuz, martxoaren 6ko 38/2007 Dekretua onartu zen, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko eta Bulego Judiziala aldatzeko III. akordioa Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta CCOO, CSI/CSIF, LAB eta UGT Sindikatuen artekoa onartzen den (2007-03-15eko 53 zenbakiko EHAA), baita indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin nola parekatu arautzeko eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta CC.OO., ELA, CSI-CSIF, LAB eta UGT sindikatuen artean Bulego Judizial eta Fiskala ezartzeko IV. Akordioa onartzeko den abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretua (2010-07-14ko 177 zenbakiko EHAA).

  4. Bestalde, Botere Judizialaren Lege Organikoko 505.1 artikuluak eskumenak bere gain hartu dituzten erkidegoen esku uzten du dagozkien lurralde-eremuetan lan egiten duten funtzionarioei lege horretan ezarritako baimenak eta lizentziak ematea.

    Eta horri jarraituz, Giza Baliabideen zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 10eko Ebazpenak (EHAA, 63. zk., 2005eko apirilaren 5ekoa), lizentziak eta baimenak emateko prozedura eta gozatzeko modua ezartzeari buruzkoak, xedatzen du zuzendaritza honen eskumena dela lizentziak eta baimenak eman edo ukatzea, eta beharrezkoa dela interesdunek lizentzia eta baimenak hartu aurretik behar besteko aurrerapenarekin eskaera egitea eta, derrigorrezkoa denean, idazkari judizialak zerbitzuko beharrak betetzen direla adierazten duen txostena egitea.

  5. Azaldutako arauetatik ondorioztatzen da Justizia Administrazioaren zerbitzuan dauden funtzionarioek ezarritako lanaldia eta ordutegia betetzeko eginbeharra dutela eta horrek ezartzen du benetako lanaldiaren zazpi ordu eta hogeita hamar minutu betetzea eta, kasu guztietan, 08:30-09:00etatik 14:00-14:30era arteko tartean bost ordu eta erdiko derrigorrezko presentzia lanpostuan. Bestalde, lanpostura egunero joateko eta lanaldia betetzeko eginbeharra bakarrik salbuetsiko da Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaritza honek luzatutako lizentzia edo baimena emateko akordioa dagoenean.

  6. Dagozkion egiaztapenak egin ondoren egiaztatu da Josefina Hierro Rodríguez andrea ez dela joan bere lanpostura 2010eko maiatzaren 13az geroztik eta ez dela jaso hori zuritzeko dokumenturik, 2010eko uztailaren 1eko data duen bajako hasierako agiria izan ezik, funtzionarioak destino duen Epaitegira bidali zena, eta 30 eguneko iraupena aurreikusten duena.

    Interesdunak eskatzen du, 2010eko irailaren 23ko sarrera-data duen idazkian, gaixotasunagatiko baja-egoera egiaztatutzat jotzeko eta, hori egiaztatzeko, 2010eko abuztuaren 8ko data duen larrialdi-zerbitzuan kontsulta bati buruzko txosten-mediku bat eta, beste bat, 2010eko irailaren 22koa, mediku espezialista batek sinatuta.

    Baina honi buruz zenbait egoera kontra jar daiteke. Lehenbizi, bi txosten horiek funtzionarioak zuritu behar dituen datak baino askoz beranduagokoak dira eta oso ezberdinak diren sintomatologiei buruzkoak eta, ondorioz, ez dira aldi baterako ezintasun-egoera baten adierazgarriak. Bigarrenez, esan behar da larrialdi-zerbitzuaren txostena egun bakarrari dagokiola eta, beraz, ez du garrantzia nahikorik aldi baterako ezintasun-egoera bat ulertzeko, laguntza zehatz baten eskaera baizik. Azkenik, eta mediku-espezialistak funtzionarioaren ezintasunari buruz egin dituen oharrei dagokienez, esan behar da ezin direla eta ez direla kontuan hartu behar, izan ere aldi baterako ezintasun-egoera Mutualitateko mediku-arduradunak emandako parte medikoen bitartez egiaztatu behar da.

    Beraz, 2010eko ekainaren 10eko Ebazpenak absentzia justifikatzeko eman zuen epea igaro denez eta interesdunak eskaera horri erantzun ez dionez gero, bidezkoa da, eskatu dakiokeen diziplina arloko erantzukizunari uko egin gabe, ordainsarietan kenketa egitea, abenduaren 23ko 19/2003 Legeak emandako idazkerari jarraituz Botere Judizialaren Lege Organikoak 500. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrek honelaxe baitio:

    1. Lanaldia bete ezean, automatikoki deskontatuko dira lan egin ez den aldiari dagozkion lansariak, deskontatu beharreko kopurua aplikatzekoak diren arauetan ezarri bezala kalkulatu ondoren. Ondorio horietarako, ezarritako moduan eta ordutegiaren barruan egindakoa hartzen da benetako lantzat, honako hauek kontuan hartuta: ordutegi-konpentsazioak, ordaindutako baimen-aldiei dagozkionak eta sindikatu-egitekoengatik ordaindutako orduen kredituak.

    Horregatik guztiagatik,

Josefina Hierro Rodriguez andreari (Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegian destino duen desagertzear den Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionario titularra) 2010eko ekainaren 12tik bere egoera erregularizatu arte jasotako diru-kopurua kentzea.

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari. Aurka egiteko, gorako errekurtsoa jar dakioke Justiziako sailburuordeari, idazki hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita hilabeteko epean.

Gorako errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete igarota ebazpenik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahalko da, eta administrazioarekiko auzibidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik