- EBAZPENA, 2010eko urriaren 27koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Claudia María Aguirre Arocena lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urriaren 27koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, proiektu batean jardun behar zuen Claudia María Aguirre Arocena lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Proiektu hori EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 916
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/27
- Argitaratze-data: 2011/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako eta erakundeokin elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Laguntza horietako bat, 15.933,24 eurokoa, EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateari eman zitzaion. Laguntza horrekin, Claudia María Aguirre Arocena lankide boluntarioari beka eman zitzaion, entitateak Indian zeukan proiektu batean parte hartzeko.
Bekadunak, hala ere, 2010eko otsailaren 4an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Lankide boluntarioa ez da egun bakar batez ere baliatu emandako bekaz, eta beraz, 15.483,24 euroko zenbatekoari uko egin dio. Erakunde onuradunak 9.109,94 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo diru-laguntzaren bigarren ordainketa).
Azaldutako guztiagatik, entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak. Beraz, hau
Lehenengoa. Proiektu batean jardun behar zuen Claudia María Aguirre Arocena lankide boluntarioak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektu hori EAEko Unesco Etxea-Centro Unesco entitateak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan 15.483,24 euroko zenbatekoari uko egiten zaio, eta beraz, erakunde onuradunak 9.109,94 euro itzuli beharko ditu (eta ez da egingo laguntzaren bigarren ordainketa).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 27a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


