- EBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean, emandako diru-laguntzak aldatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko azaroaren 9koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean, emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6024
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2009ko ekainaren 5eko Aginduak (ekainaren 15eko EHAA) Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
Aipaturiko 2009ko ekainaren 5eko Aginduaren 18. artikuluan, memoria bat aurkezteko betebeharra aipatzen da eta 20. eta 21. artikuluetan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru-laguntzaren edo zuzkiduraren itzullketa.
2009-2010 ikasturteari dagozkion memoriak aztertuta, onartuta zeuden prestakuntza-proiektu batzuetako zenbait jarduera ez direla gauzatu egiaztatu da.
Hori guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 9a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko
Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.
Ikastetxea/Centro Hasierako dirulaguntza / Subvención inicial
(2009ko irailaren 18ko Ebazpena / Resolución de 2 de septiembre de 2009) Amaierako dirulaguntza / Subvención final
(2010eko azaroaren 9ko Ebazpena / Resolución de 9 de noviembre de 2010) Gutxipena/Minoración
CPES Lea-Artibai 27.100,00 22.900,00 4.200,00
CPES San Luis 21.090,00 13.110,00 7.980,00


