Euskadi.eus
  • 2797/2010 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2797/2010 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6244
  • Xedapen-zk.: 2797
  • Xedapen-data: 2010/11/12
  • Argitaratze-data: 2010/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk. argitaratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 324/2010 Ebazpen bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.

Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.

Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak EHAAn argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.

Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin- betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena. Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

14239016 Izaola Aguirre, M. Nekane Gorlizko Ospitalea

Hospital Gorliz Gorlizko Ospitalea

Hospital Gorliz 2

35771341 Carbajo Martínez, Salvador Iván Santiago Ospitalea

Hospital Santiago Santiago Ospitalea

Hospital Santiago 2

30584451 Prieto Prieto, Joaquina Gorlizko Ospitalea

Hospital Gorliz Gorlizko Ospitalea

Hospital Gorliz 2

14239016 Izaola Aguirre, M. Nekane 50,0000 7,9329 0,0000 57,9329 83,7750 141,7079 L

35771341 Carbajo Martínez, Salvador Iván 19,8750 11,0000 17,0000 47,8750 83,0750 130,9500 L

30584451 Prieto Prieto, Joaquina 33,6000 14,4286 0,0000 48,0286 78,5250 126,5536 L

L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado

BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA

KATEGORIA: FAK. ESP. MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOA

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO MED. FÍSICA Y REHABILITACIÓN

DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES SIN DESTINO

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA

EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA

FORMACIÓN EUSKARA

EUSKERA LEHIAKETA

CONCURSO OPOSAKETA

OPOSICIÓN GUZTIRA

TOTAL TXANDA

TURNO

72574192 Oyarzabal Zulaica, Ana 20,3250 20,0000 17,0000 57,3250 65,7750 123,1000 L

16296575 Ayala Ortueta, Cristina 25,5000 11,7936 0,0000 37,2936 84,2000 121,4936 L

18595194 Fernández Fernández de Leceta, Zuriñe 21,0000 17,3801 0,0000 38,3801 79,0750 117,4551 L

30661733 Dublang Arriaga, Fernando 13,8000 9,5600 17,0000 40,3600 76,2750 116,6350 L

16068316 Civicos Sánchez, Nora 2,4000 15,5050 17,0000 34,9050 78,4750 113,3800 L

50309787 Suárez Vázquez, Ana 7,8000 20,0000 0,0000 27,8000 84,4000 112,2000 L

78880971 Laita Legarreta, Amaia 9,3000 12,2780 17,0000 38,5780 71,0500 109,6280 L

30646762 Bringas Grande, Aranzazu 10,2000 9,5515 17,0000 36,7515 69,5750 106,3265 L

44973478 Gómez Fraga, Isaac 5,7000 7,8671 8,5000 22,0671 77,0250 99,0921 L

08995973 Madruga Carpintero, Francisco Javier 14,1000 9,7952 0,0000 23,8952 70,2000 94,0952 L

44680209 Ibáñez de Garayo Garcia, Eva 9,3000 8,3900 8,5000 26,1900 66,4750 92,6650 L

78885513 Encinas Cano, Patricia 5,7000 18,1008 0,0000 23,8008 63,9750 87,7758 L

78888169 San Sebastian Herrero, Amaia 0,6000 13,8505 0,0000 14,4505 68,9750 83,4255 L

14266640 Fernández Caldero, David 7,2000 8,9100 0,0000 16,1100 65,0250 81,1350 L

30610027 De Lomas Larrumbide, Eva Maria 0,6000 5,1000 0,0000 5,7000 66,7750 72,4750 L

L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik