Euskadi.eus
  • 2824/2010 EBAZPENA, 2010eko azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2593/2010 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, ikasketak luzatzeko laguntzen eskubideak baloratzeko aurreikusita dagoen Batzordeko kideak izendatzen dira. Laguntza horretarako deia Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2238/2010 Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2824/2010 EBAZPENA, 2010eko azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2593/2010 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, ikasketak luzatzeko laguntzen eskubideak baloratzeko aurreikusita dagoen Batzordeko kideak izendatzen dira. Laguntza horretarako deia Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2238/2010 Ebazpenaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 201
  • Xedapen-zk.: 2824
  • Xedapen-data: 2010/11/19
  • Argitaratze-data: 2011/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 2238/2010 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek beren ikasketak handitzeko laguntzak emateko deialdia egin zen; bertan ezartzen zenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariren ebazpenez emango dira laguntzak, administrazio-organo honek berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposamena egin ondoren.

Deialdia egiteko Ebazpenaren 6.1 puntuan finkatu aurreikuspena betetzearren, Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2593/2010 Ebazpenaren bidez, aipatu Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dira.

Geroztik agertutako gorabeherak direla-eta, beharrezko da laugarren ordezko bokala kanbiatzea, eta, ondorioz, egoki eta beharrezko da indarrean den irailaren 23ko 2593/2010 Ebazpena aldatzea, oraingo honetako ebazpenaz ordeztuaz.

Hortaz, indarrean den legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe

Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2593/2010 Ebazpena aldatzea, zentzu honetan aldatu ere.

Balorazio Batzordeko laugarren ordezko bokala, Pilar Pérez de Eulate Berraondo andrea, ordeztea María Hipólita Ramos Márquez adrearekin, hau da, laugarren ordezko bokal berria denarekin.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat, administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 PK, Gasteiz), EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.