Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko azaroaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1436/2010-2 zenbakiko prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1436/2010-2 zenbakiko prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/23
  • Argitaratze-data: 2010/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1436/2010-2 zenbakiko prozedura arrunta) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren kontra (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.). Ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren exekuzio eskalako komisario kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten da. Eta, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten du: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko azaroaren 23a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik