- 2855/2010 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Kardiologiako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2855/2010 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Kardiologiako Medikuko lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 366
- Xedapen-zk.: 2855
- Xedapen-data: 2010/11/29
- Argitaratze-data: 2011/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait kategoriatako lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Familia Medikuena eta Pediatria LMTko Medikuena izan ezik). Deialdia 2010eko urtarrilaren 11ko EHAAn argitaratu zen (5. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuenak izan ezik); destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Kardiologiako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.
Bigarrena. Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Kardiologiako Medikuko lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.
Laugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio. Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
14948782 Recalde Del Vigo, Esther 58,0000
15987062 Eizmendi Goicoechea, M. Iciar 42,7500
14902034 Furundarena Zubiria, Javier 36,8500
30668648 Ramírez Múñoz, María Carmen 24,4420
20174675 Francisco Matias, José Luis 21,3580
18192684 Idoate Gastearena, Ana Gabriela Interesdunak eskatuta ezeztatua
Anulado a petición propia
14948782 Recalde Del Vigo, Esther Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
15987062 Eizmendi Goicoechea, M. Iciar Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
14902034 Furundarena Zubiria, Javier San Eloy Ospitalea San Eloy Ospitalea 2
Hospital San Eloy Hospital San Eloy


