Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010ko abenduaren 3koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientetan Eusko Jaurlaritzaren 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz emandako ebazpena jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010ko abenduaren 3koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientetan Eusko Jaurlaritzaren 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 461
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/03
  • Argitaratze-data: 2011/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta adierazitako ebazpenak posta-zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa izan denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hauxe

Adierazitako espedientean emandako ebazpenak jakinaraztea. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta beroietan interesdunari aditzera emango zaio ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.

Kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren 41.3 artikuluan Dekretu horretako IV. kapituluaren babesean eman daitekeen laguntzen guztizko bolumenak ezin izango duela Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako zenbatekoa edo haren gaurkotzetik ateratzen dena gainditu ezartzen dela eta, ondorioz, laguntza berririk ez dela emango zenbateko hura agortu ondoren eta egoera horretan eskatzen diren laguntzak ukatu egingo direla.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak hauxe

Haren ondorioz, 2010eko aurrekontu-ekitaldian aipaturiko laguntza horiek ematera bideratutako funtsak 2010.ko martxoaren 18an agortu direnez, eskatutako dirulaguntzei ukatzea bidezkotzat ematen da, Dekretu arautzailean aurreikusitako baldintzak interesdunak betetzen dituen ala ez erabakitzeke.

Espedientea

Expediente Enpresa

Empresa

  1. 389-785-2010-A García Prieto, Fernando

  1. 475-934-2010-A Olivera Carrasco, Teresita de Jesús

  1. 175-420-2010-A Martín Diez, José Manuel

  1. 103-907-2010-A Salaheddine El Houari

  1. 362-948-2010-A Aguirre García, Virginia

    Vitoria-Gasteiz, 2010ko abenduaren 3a.

    Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

    MARIANO CORTÉS SÁEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik