Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 167
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/15
  • Argitaratze-data: 2011/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

  1. 2010eko irailaren 14an argitaratu zen EHAAn 2010eko irailaren 10eko Kulturako sailburuaren agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

  2. 2010eko urriaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena, 2010eko irailaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

  3. Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

    Horiek horrela izanda,

Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Eskatzailea

Solicitante Laguntza jasoko duen proiektua

Proyecto objeto de ayuda Laguntzaren zenbatekoa

Importe ayuda

Abra Prod, S.L. La máquina de pintar nubes 50.000

Pausoka Entertainment, S.L. Zorion perfektua 53.940

Sayaka Producciones, S.L. Pagafantas 50.000

Somuga Productora, S.L. Munduaren bira, doan! 103.360

Total 257.300

Eskatzailea

Solicitante Proiektua

Proyecto

Alicia Produce, S.L. Yo también

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik