Euskadi.eus
  • 2965/2010 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Ana Bustinduy Bascaran andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

2965/2010 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Ana Bustinduy Bascaran andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 287
  • Xedapen-zk.: 2965
  • Xedapen-data: 2010/12/17
  • Argitaratze-data: 2011/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urriaren 6ko 2658/2010 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2010eko azaroaren 11ko EHAAn (217. zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana Bustinduy Bascaran andrea deialdiko lanposturako aproposa da, eta ikusi da bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Ana Bustinduy Bascaran andrea Osakidetzako langile finkoa da eta Erakunde Zentraleko KSUko medikuaren postu funtzionalaren 15839 plazaren jabea da, eta Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko hautatu dute.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Horiek guztiak kontuan hartuta, zuzendaritza nagusi honek

Lehenengoa. Ana Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Ana Bustinduy Bascaran andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik