Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 21ekoa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariarena, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 21ekoa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariarena, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 760
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/21
  • Argitaratze-data: 2011/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko, martxoaren 31ko, 7/2010 Lege orokorrak, arau-testu bakar batean jaso zuen ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzua emateko oinarrizko araubidea. Arau horrek ikus-entzunezko arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordenamendu juridikoan jasotako funtsezko alderdiak baztertzea dakar. Ondorioz, irrati eta telebistari buruzko araubidea eguneratzea beharrezkoa da, bai eta Euskadiko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren sektoreak dituen behar bereziei egokitzea ere.

Kultura Sailak ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Dekretu proiektua prestatu du; eta xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean erakutsi beharko dira. Araubide egitasmoak zehaztu gabeko pertsona fisiko eta juridikoei eragin diezaieke. Beraz, araubide hori jendaurrean jartzea egokitzat jotzen da.

Eta azaldutako guzti horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretu proiektua jendaurrean erakutsiko da, hogei egun balioduneko epe batez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbaturik.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretu proiektuaren edukiaz nahi duenak alegazioak aurkez ditzan, proiektua eskura izango da, non-eta Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzan (Gasteizko Donostia kalea 1ean) eta interneteko web-orrialdean: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-kghz2/eu/contenidos/

informacion/normativa_mcs/eu_araudia/sarrera.html.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 21a.

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO BLANCO PÉREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik