Euskadi.eus
  • 163/2011 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María José Nieto Ferreras andrea, berak eskatuta, Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

163/2011 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María José Nieto Ferreras andrea, berak eskatuta, Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1611
  • Xedapen-zk.: 163
  • Xedapen-data: 2011/02/03
  • Argitaratze-data: 2011/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 2050/1998 Ebazpenaren bidez, Gorlizko Ospitaleko Ekonomia Kudeaketako zuzendari izendatu zen María José Nieto Ferreras.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

Lehenengoa. María José Nieto Ferreras andrea Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko otsailaren 28tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Gorlizko Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik