Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko martxoaren 18koa, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariarena, zeinen bidez argitara ematen baita ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Joko-makina eta ¿sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz betiere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 18koa, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariarena, zeinen bidez argitara ematen baita ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Joko-makina eta ¿sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz betiere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 2023
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/18
  • Argitaratze-data: 2011/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Joko-makina eta sistemen Erregelamendua azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuaren bidez onartu zen, eta bertako hirugarren xedapen iragankorrak prozedura bat ezartzen du, hain zuzen ere, B motako makinak ustiatzeko baimena eskatu dutenen artean esleipena egiteko, honako kasu hauetarako: aipatutako erregelamendua indarrean sartzean, halako makinak aldi baterako baja-egoeran baldin bazeuden, eta urtebete geroago, 2010eko abenduaren 18an, egoera horretan jarraitzen bazuten eta, ondorioz, behin betiko baja-egoeran geratu baziren.

Prozedura horren arabera, erregelamendua indarrean sartzean ustiaketako hamar baimen baino gutxiago zeukaten enpresek esleipena eskuratzeko lehentasuna izango dute, gutxieneko kopuru hori bete arte.

Ondorioz, ustiaketa-baimenak eskuratzeko eskabideak aurkeztu ondoren, lehentasunezko enpresen eskabideei erantzun zitzaien izan ere, horiek hamar baimen baino gutxiago zuten. Horren ondoren banatu gabe geratu ziren baimenak, ordea, gutxiago ziren eskabideak baino. Hortaz, martxoaren 17an zozketatu egin ziren baimen horiek, eta banan-banan esleitu, denak banatu arte.

Esleipenaren berri esleipendunei eurei banan-banan jakinarazteaz gain, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egokitzat jo du zozketaren emaitza EHAAn argitaratzea, prozesuari ahalik eta zabalkunde handiena emate aldera.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. 2011ko martxoaren 17an egindako zozketaren emaitza aintzat hartuta, B motako makinak ustiatzeko baimenen esleipena argitara ematea (ikus eranskina), betiere Joko-makina eta -sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Esleipendunei banan-banan esleipen-ebazpenaren berri jakinaraztea.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 18a.

Hauteskunde Administrazio,

Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.

Baimenen behin betiko esleipena, Joko-makina eta -sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoren arabera

Adjudicación final de permisos, conforme a lo establecido en la disposición transitoria tercera del Reglamento de Máquinas y Sistemas de Juego.

Lehentasunezko esleipendunak

Adjudicatarios con prioridad Baimen-kopurua

Número de permisos adjudicados

Wager Recreativos, S.L. 10

Juan Ignacio Balda Larrañaga 5

Felix Portugal Garcia 2

Alfredo Valle Lopez de Foronda 5

Sanso Vitoria, C.B. 2

Rafael Saez de Cortazar Loyola 8

Jose Ignacio Portillo 1

Tragaperras del Norte, S.A. 6

Miguel Angel Gallardo Martinez 2

Manuel Boado Taboada 1

Juan Manuel Diez Ruiz 2

Andoni Uribeechebarria Idigoras 1

Lehentasunik gabeko esleipendunak

Adjudicatarios sin prioridad Baimen-kopurua

Número de permisos adjudicados

Biplay, S.L. 1

Comercial Txartel, S.L. 1

Crescencia Sereno 1

Ana Castro Sonia Gonzalez, C.B. 1

Automáticos Atxa, S.L. 1

Barbel, S.A. 1

Frchiti, S.L. 1

Juan Tellechea Tellechea 1

Álava 90, S.L. 1

Recreativos Larrondo, S.L. 1

Vendiplay, S.L. 1

Recreativos Irule. S.L. 1

Quisa, S.L. 1

Automáticos Txomin, S.A. 1

Wager Recreativos, S.L. 1

Carlos Lasa Alberdi 1

Jose Ramon Sanchez Laskurain 1

Jose Fco. Egaña Zubimendi 1

Izazpi Jokuak, S.L. 1

Andoni Uribeechebarria Idigoras 1

Ingeniería del Gobela, S.L. 1

Malau Jokoak, S.L. 1

Playtron, S.L. 1

Lam3, S.L. 1

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik