Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko apirilaren 19koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2011-2012 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 19koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2011-2012 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2712
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/19
  • Argitaratze-data: 2011/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta Botere Publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen mugapen edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.

Eibarko Hezkuntza Esparruan bada egoitza-zentro bat, eta modua ematen du ikasketa jakin batzuk familia-egoitzaren tokitik kanpo egiten dituzten ikasleei eskaintza bereziki egokia egiteko.

Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak 164/2002 Dekretua aldatu du, hau da, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehazten duenak. 24/2011 Dekretuaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen batek honako hauek arautuko ditu: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza-zentroan eta nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zein epetan emango.

Horretarako, eta betiere uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 19a.

Ikastetxeen zuzendaria,

MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

  1. Eskabideak aurkezteko epea. Hona egoitzan tokia eskatzeko epeak: lehenengoa, uztailaren 1etik 28a arte (egun biak barne); bigarrena, berriz, irailaren 1etik 30era luzatuko da (egun biak barne).

  2. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo deialdi honen xede den egoitza-zentroak ematen dituen inprimakietan egin beharko dira eskabideak. Inprimaki horietan jasotzen da zein datu eman behar dituzten eskatzaileek eta zein dokumentu aurkeztu.

  3. Eskabideak ondo bete eta Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza-zentroan aurkeztu beharko dira edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen duen bulegoetako batean (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

  4. Ikasleek eskabidea egiten dutenean, dokumentu bidez egiaztatu beharko dituzte azaltzen dituzten egoera guztiak.

  5. Funtzionario hartzaileek, berriz, egiaztatu egin beharko dute eskabideen atal guztiak ondo beteta daudela, eta akatsik izan edo ezer falta egonez gero, zuzentzeko edo dokumentuak eransteko eskatuko diete interesdunei.

  6. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. «Ikasleak onartzea» izeneko fitxategiaz Ikastetxeen Zuzendaritza arduratuko da. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

  7. Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei lagatzeko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

  1. Ohiko deialdia.

    Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea Uztailaren 1etik 28ra bitartean

    Behin-behineko zerrendak argitaratzea abuztuaren 2a.

    Behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak jartzea Abuztuaren 9a arte, egun hori barne

    Behin betiko zerrendak argitaratzea abuztuaren 16a.

    Behin betiko zerrenden kontra gorako errekurtsoak jartzea Irailaren 17a arte, egun hori barne

  2. Ohiz kanpoko deialdia.

    Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea Irailaren 1etik 30era

    Behin-behineko zerrendak argitaratzea Urriaren 3a

    Behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak jartzea Urriaren 7a arte, egun hori barne

    Behin betiko zerrendak argitaratzea Urriaren 11

    Behin betiko zerrenden kontrako gorako errekurtsoak jartzea Azaroaren 12a arte, egun hori barne

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik