- 27/2011 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu27/2011 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 3138
- Xedapen-zk.: 27
- Xedapen-data: 2011/05/24
- Argitaratze-data: 2011/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Lankidetza-hitzarmena, Arartekoarekin eta Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearekin, Arartekoko langileak prestatzeko eta beste jarduera-esparru batzuetarako; I. eranskinean jasotzen da.
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Anoetako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari Buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); II. eranskinean jasotzen da
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Azpeitiko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari Eta Administrazio Prozedura Erkideari Buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); III. eranskinean jasotzen da
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Lezoko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari Eta Administrazio Prozedura Erkideari Buruzko azaroaren 26ko30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); IV. eranskinean jasotzen da
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, «Emsime», web Bidez Kudeaketa Museografikorako eta informazioa trukatzeko aplikazioa, batera ustiatzeko oinarriak finkatzeko).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 27/2001 EBAZPENAREN I. ERANSKINA
LANKIDETZA-HITZARMENA, ARARTEKOAREN, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILAREN BIDEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ETA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA, ARARTEKOKO LANGILEAK PRESTATZEKO ETA BESTE JARDUERA-ESPARRU BATZUETARAKO.
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako apirilaren 20an.
Alde batetik, Iñigo Lamarka Iturbe jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa, Eusko Legebiltzarrak 2004ko ekainaren 18an kargu horretarako izendatua eta 2009ko urriaren 8an Legebiltzar horrek berak berretsia.
Beste alde batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, maiatzaren 8ko 8/2009 Dekretuaren bidez izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren izenean eta ordezkari eta 2010eko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakian xedatutakoa betez, eta
Beste alde batetik, Encar Echazarra Huguet andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria, 344/2009 Dekretuaren bidez 2009ko ekainaren 5ean kargu horretarako izendatua.
Aldeek batak besteari eragiteko eta hitzartzeko ahalmena aitortu eta hauxe
ADIERAZI DUTE:
6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, hauxe zehazten du 69. artikuluan: Euskal Administrazio Publikoek beharrezko duten babesa eskainiko diete funtzionarioei beren eginkizunen jardunean eta lege honetan jasotzen diren eta funtzionarioei dagozkien eskubideak bermatuko dituzte. Eta horien artean aipatzen da funtzionarioek lanbide-prestakuntza iraunkorra jasotzeko duten eskubidea.
Justizia Sailburuordetzaren eskumenak abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretutik eratortzen dira, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen dekretutik. 2009ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen dekretu hori.
Eskumen horien artean jasotzen dira karrera judizial, fiskal eta idazkari judizialen taldeko kideen prestakuntza iraunkorrari dagozkionak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Justizia Ministerioak unean-unean sinatu dituzten hitzarmenen bidez gauzatu dira eskumen horiek.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko abokatuen prestakuntza iraunkorra sustatzen eta laguntzen da, Legelarien Euskal Kontseiluarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez.
16/1983 Legeak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoak, 1. eta 2. artikuluetan jasotzen du Erakundea izaera administratiboko Erakunde Burujabe gisa eratzen dela eta bere helburuak betetzeko nortasun juridikoa eta behar beste bitarteko dituela.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak, hauxe xedatzen du 2. artikuluan: Erakundearen helburuen artean dago «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatzea eta hobetzea, eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzeko lankidetza ematea».
Arartekoaren Erakundea, Eusko Legebiltzarreko otsailaren 27ko 3/1985 Arartekoaren Legeak sortua eta arautua, gizartearen zerbitzura dagoen Zuzenbide Publikoko erakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bere burua arautzeko eta antolatzeko ahalmena du, bere langileak nola prestatu erabakitzeko. Horrek, nolanahi ere, ez du eragiten Eusko Legebiltzarrak bere mendeko langileentzat antolatutako prestakuntzan.
Arartekoak lehentasunezkoa jotzen du erakundea osatzen duten langile guztien etengabeko prestakuntza sustatzea eta erraztea, bai kanpokoa eta bai barnekoa, era horretara beren zereginak betetzeko ahalik eta gaitasun, kalitate eta espezializazio hoberena eskura dezaten.
Hori guztia aintzat harturik, Arartekoak laguntza eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bidez hain zuzen, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, bere zerbitzura dauden langileak prestatzeko eta trebatzeko helburua bete ahal izateko, eta, era horretara, herritarrei kalitate hobeagoko zerbitzua eman ahal izateko.
Hitzarmen honen bidez ezartzen den lankidetza-esparruak ez du, inolaz ere, Arartekoaren prestakuntza-esparrua mugatuko, bereziki Eusko Legebiltzarretik etorritako langileen prestakuntzari dagokionez.
Arartekoak, bere eguneroko lanean Ohiko Txostenak sortzen ditu (Erakundeak bere zereginen jardunean urtean zehar egiten dituen jarduera guztiak jasotzeko), baita Ezohiko Txostenak ere, gai ugariri buruzko ikerketak eta analisiak biltzeko.
Justizia eta Herri Administrazio Sailaren iritziz karrera judizial eta fiskaleko kideentzat interesgarria da txosten horiek formatu elektronikoan eskueran izatea.
Lankidetza-hitzarmen honetatik eratorriko den bi erakundeen arteko informazio-trukaketa, izaera ofizialeko datuen babeserako araudiaren arabera egingo da.
Antolamendu juridikoaren edo erakunde bakoitzaren araubidearen arabera esku hartzen duen alde bakoitzak dituen eskumen eta funtzioak erabat errespetatuko direla bermatuz gauzatuko da hitzarmen honetatik eratorriko den lankidetza.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Arartekoak hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, aipatutako erakunde horretako langileak prestatu eta hobetzeko eta Arartekoaren Txostenak trukatzeko eginkizunetan elkarlanean aritzeko, ondoren adierazitako printzipio eta jardunbideen arabera.
HITZARMENAREN HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da Arartekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bidez) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen arteko lankidetzarako esparrua zehaztea eta arautzea, Arartekoko langileei zuzendutako prestakuntzarako.
Bigarrena. Arartekoko langileen prestakuntzari begira urteko jardueren proposamena egiteko, lehen-lehenik, aztertu egingo da, alde batetik, IVAPek zeharkako izaerako zer prestakuntza eskaintzen dien urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileei; eta, bestetik, Justizia Sailburuordetzak prestakuntza iraunkorreko zer jarduera antolatzen duen karrera judizialeko, fiskaleko eta idazkari judizialen taldeko kideei zuzendurik, Arartekoko langileek prestakuntza aldetik dituzten beharrizanen diagnosi-txostenarekin (IVAPek eginiko lana) lotura estuan.
Proposamen horretan oinarrituta, eta orobat, Eusko Legebiltzarrak bere langileentzat onartutako Prestakuntza-plana kontuan hartuta, egoki irizten dion urteko Prestakuntza-plana onartuko du Arartekoaren erakundeak.
Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak elkarlanean jardungo du Arartekoarekin azken erakunde horretako langileek prestakuntza aldetik dituzten beharrizanen diagnostikoa egiteko.
IVAPek aholkua eta laguntza emango dio Arartekoari, langileak prestatzeko jarduerak zenbateraino aprobetxatzen diren ebaluatze aldera hainbat prozedura ezartzeko. Horretarako, administrazio publikoko langileentzat IVAPek berak finkatutako estandarrak hartuko ditu aintzat.
Arartekoak antolatutako ikastaroetan, IVAPek laguntza eta aholkularitza emango du ikastaro horiek emateko irakasle egokiak zein izan daitezkeen identifikatzeko.
Laugarrena. IVAPek zuzenean antolatutako jardueretan, matrikuletan zehaztutako zenbatekoa kobratuko da. IVAPen egiturako zerbitzuek eskaintzen dituzten jardueren prezio publikoak finkatzeko une horretan indarrean dagoen Aginduaren bidez zehaztuko da IVAPek antolatutako prestakuntza-jarduera bakoitzaren matrikulak zer kostu izango duen ikasleko.
Antolatutako jarduera Arartekoko langileentzako ez beste inorentzako bada, matrikulen zenbatekoaren ordez ikastaroaren kostu osoa ezarri ahal izango da, baldin eta matrikula guztiek izango luketen kostua baino txikiagoa bada, aipatutako Aginduan xedatutakoari jarraituz.
Bosgarrena. IVAPek antolatu eta kudeatutako ikastaroen matrikulei dagozkien kopuruak hiruhilekoak amaitu ondoren ordainduko dira.
Seigarrena. Bestalde, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Sailburuordetzak abokatu, karrera judizial, fiskal eta idazkari judizialen taldeko kideei zuzenduta antolatzen dituen prestakuntza iraunkorreko jarduera guztietan, bi leku gordeko ditu gehienez ere Arartekoaren erakundeko langileen artean interesa izan dezaketenentzat, eta erakundeari inolako kosturik eragin gabe. Ikastaroetan parte hartzen duten erakunde horretako kideek dieta, ostatu eta antzekoetan dituzten gastuak, berriz, Arartekoak berak hartuko ditu bere gain.
Prestakuntza hori ahalik eta egokien kudeatzeko, kolektibo horientzat antolatutako jardueren berri emango zaio Arartekoari urtearen hasieran, edo, izena emateko deialdi bat zabaltzen den bakoitzean, berariaz zuzenduko zaio deialdi hori Arartekoaren erakundeari.
Zazpigarrena. Bertaratze- eta aprobetxamendu-ziurtagiriak ematea.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza-jarduera bakoitza bukatzean, dagokionean, IVAPek bertaratze-ziurtagiria emango die bertaratu beharreko prestakuntza-jardueretan gutxienez orduen % 80 bete duten partaideei; eta aprobetxamendu-ziurtagiria, prestakuntza-jarduera aprobetxamenduzkoa bada. Hauek dira aprobetxamendu-ziurtagiria eskuratzeko baldintzak:
Ikastaroko orduen % 80an bertaratu izana, (eta «bertaratu gabeko prestakuntza» denean, bertaratzeko baldintzaren ordez, partaideek ikastaroaren % 50 egin beharko dute, gutxienez).
Prestakuntza aldetik aurreikusitako helburuak lortzea, horretarako aurreikusitako aprobetxamendu-proba gainditzea, eta, halaber, ikastaroaren ebaluazioa gainditzea.
Era berean, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, bertaratze-ziurtagiria emango du Arartekoko langileek parte hartzen duten prestakuntza-jarduerak amaitzean, langile horiek eskola-orduen % 80an gutxienez bertaratu direla egiaztatu ondoren.
Zortzigarrena. Administrazio aldetiko kudeaketa guztia, baita hitzarmen honetatik eratorritako komunikazio guztiak ere, Arartekoaren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzaren bitartez egingo dira.
Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta IVAPek eskaini eta Hitzarmen honetan jasotako ikastaroetan parte hartuko duten langileen eskabideak tramitatzeaz arduratuko da, zehazki, zuzendaritza hori.
Bederatzigarrena. Arartekoak egindako azterlanak eta txostenak karrera judizialeko eta fiskaleko kideen eskura jartze aldera, erakunde horrek konpromisoa hartuko du, hitzarmen hau sinatzen den egunetik hasita, EAEn diharduten karrera horietako pertsona guztiei erakundearen argitalpen bakoitzaren ale digital bana bidaltzeko. Hala, karrera fiskalari dagozkionak zuzenean fiskaltzei igorriko dizkie, eta karrera judizialari zuzendutakoak dekanotzen eta gobernu-organoen bitartez bideratuko ditu.
JARRAIPEN-BATZORDEA
Hamargarrena. Hitzarmenaren Jarraipen-Batzordea sortuko da, hiru kidek osatua. Bat Arartekoak izendatuko du; bigarrena Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak izendatuko du Saileko Justizia Sailburuordeak proposatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izango da; eta hirugarrena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) izendatuko du.
Hamaikagarrena. Batzorde hori aldeetako edozeinek eskatutako bakoitzean bilduko da eta gutxienez urtean behin. Hauek izango dira batzorde horren egitekoak:
Ikasturte bakoitza hasi aurretik, lankidetza-hitzarmen honetan jasotako urteko prestakuntza-jardueren proposamena zehaztea, bigarren klausulan adierazitako analisia oinarritzat hartuta.
Hitzarmenak zer bilakaera duen jarraipena egitea.
Hitzarmena ezartzearekin eta interpretatzearekin lotura duten gainerako gorabehera guztiak ebaztea.
HITZARMENAREN INDARRALDIA
Hamabigarrena. Hitzarmen hau hiru erakundeek sinatzen duten hurrengo egunean jarriko da indarrean urte bereko abenduaren 31 arte.
Hamahirugarrena. Hitzarmena automatikoki luzatuko da urtebeteko epeetarako, betiere aldeek bertan behera borondatea agertzen ez badute.
Hamalaugarrena. Hiru sinatzaileek aukera dute, nork bere aldetik, hitzarmena salatzeko eta, horrelakorik gertatuz gero, hasitako jarduerak amaitu ahal izatea bermatu beharko dute. Erabaki hori idatziz jakinarazi eta handik hiru hilabetera amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Hamabosgarrena. Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak araututakotik kanpo dago, lege horren 4.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eta horrela jasota gera dadin, hitzarmen hau sinatu dute goian aipaturiko tokian eta egunean.
Arartekoaren aldetik,
IÑIGO LAMARKA ITURBE.
Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aldetik,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik (IVAP),
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 27/2001 EBAZPENAREN II. ERANSKINA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ANOETAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO.
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).
Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 27an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Pedro M. Peñagarikano Labaka, Anoetako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera.
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Anoetako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Anoetako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Anoetako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Anoetako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Anoetako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Anoetako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Anoetako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Anoetako Udaleko alkate-lehendakaria,
PEDRO M. PEÑAGARIKANO LABAKA.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 27/2001 EBAZPENAREN III. ERANSKINA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA AZPEITIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO.
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).
Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 26an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Julian Eizmendi Zinkunegi, Azpeitiko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Azpeitiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Azpeitiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Azpeitiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Azpeitiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Azpeitiko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Azpeitiko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren eregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Azpeitiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Azpeitiko Udaleko alkate-lehendakaria,
JULIAN EIZMENDI ZINKUNEGI.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 27/2001 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA LEZOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO.
(EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).
Vitoria-Gasteizen, 2011ko maiatzaren 2an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Haritz Salaberria Goikoetxea, Lezoko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Lezoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Lezoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Lezoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Lezoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Lezoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Lezoko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Lezoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Lezoko Udaleko alkate-lehendakaria,
HARITZ SALABERRIA GOIKOETXEA.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 24KO 27/2001 EBAZPENAREN V. ERANSKINA
EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA EIBARKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, «EMSIME», WEB BIDEZ KUDEAKETA MUSEOGRAFIKORAKO ETA INFORMAZIOA TRUKATZEKO APLIKAZIOA, BATERA USTIATZEKO OINARRIAK FINKATZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 5a.
BILDURIK:
Alde batetik, Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren sailburua.
Beste aldetik, Miguel de los Toyos Nazábal jauna, Eibarko Alkate-Presidentea.
PARTE HARTZEN DUTE:
Lehenengoak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutako eskumenak baliatuz.
Bigarrenak, Eibarko Udalaren izenean eta ordez, Alkate-Presidentea den aldetik.
Parte hartzaileek elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasun legezkoa aitortuz, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Hitzarmen hau kulturaren eremuko lankidetzan erakunde biek elkarren artean duten esparruan kokatzen da. Zehazki, kultura-ondarea babesteko eta zabaltzeko politikaren alorrean, alegia, museoak eta bildumak kudeatzen laguntzen duten sistema teknikoak ezartzea eta mantentzea, sistema horien bidez datu-trukea eta web bidez datuok jendaurrean hedatzea ahalbidetzen baita.
Bigarrena. Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak 3. artikuluan arautzen ditu museoen eta bildumen arloan Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenak. Besteak beste, Euskadiko Museo eta Bildumetako Funtsen Inbentario Orokorra antolatzea eta eguneratzea, Euskadiko museo eta bilduma guztietan erabili ahal izango den sistema informatiko bakarra sarean jartzea sustatzea eta ekimen horretan aurrendari izatea, eta Ondarearen dokumentazio, ikerketa eta hedatze lanak sustatzea. Museoek eta bildumek, bestalde, lege horrek arautzen dituen funtzioak egoki beteko badituzte, beren funtsak inbentariatuta eduki behar dituzte.
Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzak, Kultura Sailaren bidez, EMSIME izeneko aplikazio informatikoa garatu du eta haren jabea da. Aplikazioak helburua du Euskadiko museo eta bildumen funts museografikoen dokumentazioa egitea, bai eta horien kudeaketarekin loturiko zeregin eta jarduera guztiak egiteko beharrezkoa den laguntza ematea ere.
Laugarrena. Dokumentazio-lana neurri handi batean hizkuntza eta taula normalizatuetan funtsatzen da eta, horregatik, tresna horien kudeaketa nahitaezkoa da EMSIMEren helburuak iristeko, alegia, Euskadiko funts museografikoen inbentario orokorra lantzea eta on-line ipintzea, eta museo eta bildumek gordetzen duten ondarearen katalogo kolektiboa sortzea.
Bosgarrena. EMSIMEren bidez, museoek eta bildumek gordetzen dituzten kultura-ondasunen kudeaketa erraztu daiteke eta, gainera, aplikazioak museoetako funts museografiko, dokumental eta administratiboen katalogazioa eta tratamendu teknikoa bateratzen lagundu dezake, bai eta museoen arteko informazio-trukaketa bideratzen ere.
Azaldutakoak oinarritzat hartuta, alderdi biek ondorengo klausulak izango dituen hitzarmena sinatzea erabaki dute,
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
EMSIME aplikazioa batera erabiliz, katalogazio-lanak, kudeaketa museografikoa eta informazio-trukaketa erraztea.
Beharrezko oinarriak finkatzea, EMSIME aplikazioan integragarriak diren tresna tekniko partekatuak sortzeko (hiztegiak, thesaurusak), horretara, sistema dokumentalen eraginkortasun eta errentagarritasun handiena lortzeko.
Bigarrena. Sistema ezartzeko baldintzak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bere gain hartuko du aplikazioa garatzeko kostua, museoek beste sistemaren batean jada informatizatuta dituen eta Museoen Zentroaren EMSIMEren Jarraipen Batzorde Teknikoaren ustez aplikazioan modu eraginkor batean integra daitezkeen datuen bihurketa automatizatua, eta prestakuntza-ikastaroen kostua.
Museo edo bildumaren titularraren kontura egongo da EMSIME aplikazioak egoki funtzionatzeko behar den ekipamendu informatikoaren (hardwarea eta softwarea) mantentze-lanak eskuratzea, instalatzea eta mantentzea.
EMSIME instalatzeko eta egokiro funtzionatzeko behar den gutxieneko ekipamendua eranskinean agertzen da.
Museo edo bildumaren titularraren esku izango da, baita ere, EMSIMEra migratutako informazioa araztea eta euskarri ez-informatikoetatik abiatuta aplikazioan datuak zuzenean kargatzea.
Hirugarrena. Museo eta bildumei eman beharreko asistentzia teknikoa, bai eta aplikazio informatikoaren euskarri teknikoa ere.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren esku egongo da museo eta bildumei eman beharreko asistentzia teknikoa, bai eta aplikazio informatikoaren euskarri teknikoa ere:
Museoak eta bildumak sisteman integratzeko laguntza; zalantzak argitzea datu-bihurketa eta datu-iraulketari buruzko kontrola eta egiaztapenaren alorrean, bai eta erabiltzaile berrien prestakuntzaren alorrean eta lan-metodologiarenean ere.
Hizkuntza normalizatuaren koordinazioan eta kudeaketan laguntza eta asistentzia ematea: termino berriak baliozkotzea; taulak eguneratzea eta mantentzea.
Sisteman integratuta dauden museo eta bildumen euskarria eta asistentzia, programaren funtzionaltasunari dagokionez, informazioa sartzeko moduari dagokionez eta abarrez.
Sistemaren dokumentazioa egitea, eguneratzea eta mantentzea: katalogaziorako esku-liburuak, prozedurak eta abar.
Lanen egileei buruzko datu-base bateratua eta aplikazioaren orri nagusian gertakari nabarmenak eguneratzeko eta mantentzeko euskarria.
Aplikazioa egokitzeko eta haren bilakaera aurrera eramateko mantentze-lanak.
Aplikazioarekin loturiko beharrizan eta aldaketa berri txikiak sortuz gero, haien analisia, diseinua, garapena eta ezarpena.
Oinarrizko hardware eta softwarearekin loturiko elementuen bertsioen edo konfigurazioen aldaketek eragindako gorabehera eta arazoak konpontzea.
Aplikazioa erabiltzeko aholkularitza eta asistentzia, hainbat alderdiren ikuspuntutik:
Tresnak erabiltzeko maila operatiboa
Oraingo lan-prozesuak sistema berrira egokitzeko maila logikoa
Lanabesak administratzeko maila
Aplikazioa egokitzeko/moldatzeko euskarri teknikoa, sor daitezkeen ingurune teknologiko informatikoen eguneraketari begira, edo software integratuaren eguneraketari begira (Documentum, Interwoven, ORACLE, irudi-liburutegiak) eta abarri begira.
Laugarrena. Katalogo kolektiboa.
Jarraipen Batzorde Teknikoak markaturiko bidearen arabera museo eta bildumetan gordetzen diren funts museografikoen katalogo kolektibo bat sortzeko asmoz katalogoa EMSIME erabiliko duen komunitate osoaren esku egongo da, eta bertsio murriztu bat edonoren esku egongo da Internet bidez, honako baldintza tekniko hauek ezarriko dira:
Museo edo bilduma bakoitzak EMSIMEren erabiltzaile diren gainerako museo eta bildumen eskura jarriko du bere informazioa eta, halaber, beste horien guztien informazioa eskuratu ahal izango du lehen aipaturiko katalogo kolektibo horren bitartez.
Museoek edo bildumek, ahal duten neurrian, ahalegina egingo dute EMSIME aplikazioaren terminologia-kontroleko taulen edukiak arazteko. Horretarako, aldiro-aldiro bidaliko dizkiote Jarraipen Batzorde Teknikoari eremuetako edo thesaurusetako edukien aurkibideetan termino berriak sortzeko proposamenak edota lehengo terminoak aldatzekoak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila arduratuko da museoetan eta bildumetan gordetako kultura-ondasunen katalogo kolektibo informatizatua kudeatzeaz.
Bosgarrena. EMSIMEren erabiltzaile diren erakundeen sarearen Jarraipen Batzorde Teknikoa.
EMSIME ez da aplikazio itxi bat, ezpada ere irekita dagoena funtzionalitate berrietara irekita, bai eta oraingo funtzionalitateak hobetzeari begira egin daitezkeenetara ere. Gainera, EMSIMEren erabiltzaile-komunitatea hainbat titularitate duten erakundeen esku dagoenez, beharrezko ikusi da Jarraipen Batzorde Tekniko bat sortzea, aplikazioaren erabilera bera eta katalogo kolektiboa sortzeko lanak koordinatuko dituena, eta funtzionalitate berriak eta hobekuntzak proposatuko dituena. Batzorde Teknikoa inplikaturiko erakundeetako langile teknikoek osatuko dute, zeintzuek EMSIME ustiatzean eta abian jartzean ondorioztatzen diren arazoak konpontzeko ardura izango duten eta aplikazioaren terminologia-kontrolaren tresnak garatzea, eguneratzea eta jarraipena egitea.
Seigarrena. Indarraldia.
Hitzarmen honek lau urte iraungo du, eta, baldin eta alderdietako batek ere ez badu hitzarmenaren amaiera iragartzen, hitzarmena berariaz adierazi gabe ondoko ekitaldian urtez urte luzatzen dela ulertuko da.
Hitzarmena suntsiarazi egingo da, honako arrazoi hauetako bat gertatzen bada:
Bertako klausula edo betebeharretako bat larriki urratzen bada.
Alderdietako batek salatzen badu, gutxienez hiru hilabete aurretik.
Alde bien adostasunez.
Indarreko legedian ezarritako gainerakoak.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren izaera eta jurisdikzioa.
Hitzarmen honek izaera juridikoa eta administratiboa du eta Eusko Jaurlaritzari dagokio haren jarraipena eta interpretazioa egitea.
Izaera administratiboa aintzat hartuta, hitzarmenaren aplikazioan sor daitezkeen auziak administrazioarekiko auzien jurisdikzioak ebatziko ditu.
Eta arestian adierazitako guztiarekin bat datozela frogatzeko, aldeek hitzarmen hau sinatu dute, hiru aletan, goian adierazitako tokian eta egunean.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Eibarko Udaleko alkate-presidentea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZÁBAL.
500 Mhz-ko prozesadorea duen ordenagailu pertsonala, 256 Mb-ko RAM memoriarekin eta 150 Mb-ko toki libre duen disko gogorra.
Internet nabigatzailea: Internet Explorer 6, Mozilla Firefox, .
Internet-konexioa.


