Euskadi.eus
  • 563/2011 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko Josefina Arana Basterrechea andrea izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

563/2011 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko Josefina Arana Basterrechea andrea izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4186
  • Xedapen-zk.: 563
  • Xedapen-data: 2011/06/17
  • Argitaratze-data: 2011/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen 2011ko maiatzaren 2ko 370/2011 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2011ko ekainaren 2ko EHAAn argitaratu zen (104. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera balioetsi ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Josefina Arana Basterrechea andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau

Lehenengoa. Josefina Arana Basterrechea andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2011ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2011ko ekainaren 17a.

Zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik