- 1022/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1022/2011 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 3997
- Xedapen-zk.: 1022
- Xedapen-data: 2011/07/15
- Argitaratze-data: 2011/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Gurutzetako Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek.
OINARRIAK
Lehenengoa. Gurutzetako Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariordearen lanpostua honako hauek eska dezakete: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario eta lan-kontratuko langile finkoek, eta Osasun Zerbitzu Nazionaleko langileek. Eskakizun hauek bete behar dituzte:
Ikasketa-tituluak: A1/A2 taldeko edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 taldeko zereginetan.
Bigarrena. Interesatuek Gurutzetako Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, hartan, datu hauek zehaztuko dituzte:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan izandako eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, txostenak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten zaion beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentziako Zuzendaritza honetako ebazpenez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Gurutzeta-Barakaldo, 2011ko uztailaren 15a.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentea,
GREGORIO ACHUTEGUI BASAGOITI.


