Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko uztailaren 28koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Applus Norcontrol SLUri baimena ematen zaio erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko entitate aintzatetsi gisa jardun dezan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 28koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Applus Norcontrol SLUri baimena ematen zaio erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko entitate aintzatetsi gisa jardun dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4612
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/28
  • Argitaratze-data: 2011/09/21

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. Applus Norcontrol SLUk baimena eskatu du, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi gisa jarduteko Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoan, ezarritakoaren babesean.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 15. artikuluari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Agindu hori, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrola eta jarraipena egitekoa da.

Bi. Energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen duenez, erredimendu elektriko baliokidea konplitzeko betebeharra duten instalazioek ziurtagiri bat bidali behar dute honako ezaugarriak dituena: administrazio eskudunak aitortutako entitate batek egindakoa izan behar du eta, bertan, aipatu errege dekretuaren I. eranskinean ezarritako gutxieneko errendimenduko betebeharrak konplitzen direla egiaztatu beharko da, bai eta errendimendu horretan lortutako balio erreala ere.

Era berean, errege dekretu horren 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazio ekonomikoko orria egiaztatzeko ere, administrazio eskudunak aintzatetsitako entitate baten ziurtagiria aurkeztu beharko da; orri hori oinarria izango da, aurrerago eraginkortasun-osagarria kalkulatzeko.

Hiru. Autonomia Erkidegoan aipatu instalazioen errendimendua kontrolatzeko erakunde gisa jarduteko baimena lortzeko prozedura, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan dago ezarrita.

Lau. Applus Norcontrol SLU Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, erkidego honetan jarduteko, GV 012-N zenbakiarekin, eta aurkeztu dituen agirien bidez egiaztatu du Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituela entitate aintzatetsia izateko, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua Euskal Autonomia Erkidegoan kontrolatzeko arloan; espedientea izapidetzerakoan, arauzko betekizun guztiak konplitu dira (2001eko azaroaren 30eko Agindua, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa).

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

  1. Applus Norcontrol SLUri baimena ematea, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi gisa jardun dezan Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Administrazioak aitortutako erakundeei esleitutako funtzioak gauzatu beharko ditu aipatu erakundeak, ondokoetan esleitutakoak hain zuzen ere: energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan, eta energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan.

  3. Baimena emateko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi beharko die adierazitako enpresak, eta baimena lortzeko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Energia eta Meategien Zuzendaritzari.

  4. Baimen honek bost urterako balio du.

  5. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta argitaratzeko agintzea.

    Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 28a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik